Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Seminarioan, Abendualdiko koroak familientzat
17.11.2026

Seminarioan, Abendualdiko koroak familientzat

Eleizbarrutiko Seminarioko abadegai eta hezitzaileek familian "Seminarioagaz eta Seminarioaren eta bokazinoen alde" otoitz egitea sustatzeko kanpaina egingo dabe aurton be. Horretarako Abendualdirako ekimena aurkeztu dabe "familian otoitz egiteko": BOST KANDELA Abendualdiko domeka bakotxean bat bizteko eta bosgarrena Gabonetarako.

Kandelok 10 euro balio dabez eta lekuotan erosi daitekez: Begoñako basilikako dendan eta Bilboko Indautxuko Karmengo Ama, San Ignazio eta Salbatore parrokietan eta Erandioko parrokian, agortu arte. Gehiago jakiteko Eleizbarrutiko Seminariora deitu: 94 424 38 97.

Seminarioa Abendualdia
Seminarioa Abendualdia
Seminarioa Abendualdia

www.bizkeliza.org