Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Bizkaia isilik’ bilkurak astebete aurreratuko dira
18.11.2026

‘Bizkaia isilik’ bilkurak astebete aurreratuko dira

'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Oraingoan ez dira batuko, ohikoa danez, hilaren azken eguaztenez, astebete aurretik baino, 19:30etan, ohiko lekuetan: Bilbon (Arriaga antzokiko plaza eta Ibarrekolandako plaza), Galdakaon (Iturriondo plaza, testigantza-ekintza), Durangon (Andra Mari eleizpea), Balmasedan (San Severino plaza), Portutaleten (Gregorio Uzkiano kalea), Barakaldon (Bide Onera plaza), Getxon (Telletxe plaza, metroaren ondoan) eta Zornotza-Amorebietan (Herriko plaza).

‘Bizkaia isilik’ bilkuren 10. urteurrena ospatzen dihardue. Gogoratzen deuskuenez, Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen arabera, aurton 2.664 lagun hil edo desagertu dira Europara heltzeko saiakeran. “Sekulako zoritxarra da eta ezin dogu entzungorrarena egin”.

Circulos de Silencio

En este Círculo de Silencio de noviembre, tendrán presentes dos fechas próximas para recordar a personas que sufren especialmente: el Día de la Infancia y el Día para la Eliminación de la Violencia contra las Mujeres.

Alde batetik, azaroaren 20an, Umeen Munduko Eguna ospatuko da. Azaldu dabenez, “egun horretan, ume eta gaztetxo guztiek eskubideak dabezala eta horreek bete egin behar doguzala gogoratuko dogu. Adin txikiko migratzaileek be, jakina, eskubide berak dabez. MENA deitu eta gitxiesten dabezanei, zera esan gura deutsegu: pertsonak dirala, ez sigla hutsak eta eurek be, ume lez, babes bereziak behar dabezala eta duintasunez haztea eta bizitzea ekarriko deutsien politikak ezinbesteko dirala”.

Azaroaren 25ean, bestalde, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzearen adleko Nazinoarteko Eguna ospatuko da. “Gaur, emakume eta heskato migratzaileek jasaten daben indarkeria salatu gura dogu batez be”.

Abenduaren 30ean, eguaztenez, egingo dira hurrengo ‘Bizkaia isilik’ bilkurak. 

Bilkura Bilbon, Arriaga antzokiaren aurrealdean

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Bizkaia Isilik