‘Bizkaia isilik’ bilkuren 10. urteurrena ospatzen dihardue. Gogoratzen deuskuenez, Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen arabera, aurton 2.664 lagun hil edo desagertu dira Europara heltzeko saiakeran. “Sekulako zoritxarra da eta ezin dogu entzungorrarena egin”.
Azaroko ‘Bizkaia isilik’ bilkuran, sufrimentu asko jasaten daben gizatalde biri eskeinitako egunak izangod abez gogoan: Umeen Eguna eta Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzearen aldeko Eguna.
Alde batetik, azaroaren 20an, Umeen Munduko Eguna ospatuko da. Azaldu dabenez, “egun horretan, ume eta gaztetxo guztiek eskubideak dabezala eta horreek bete egin behar doguzala gogoratuko dogu. Adin txikiko migratzaileek be, jakina, eskubide berak dabez. MENA deitu eta gitxiesten dabezanei, zera esan gura deutsegu: pertsonak dirala, ez sigla hutsak eta eurek be, ume lez, babes bereziak behar dabezala eta duintasunez haztea eta bizitzea ekarriko deutsien politikak ezinbesteko dirala”.
Azaroaren 25ean, bestalde, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzearen adleko Nazinoarteko Eguna ospatuko da. “Gaur, emakume eta heskato migratzaileek jasaten daben indarkeria salatu gura dogu batez be”.
Abenduaren 30ean, eguaztenez, egingo dira hurrengo ‘Bizkaia isilik’ bilkurak.






