Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Musika-kaperak Santa Zezilia eguna ospatuko dau domekaz, katedralean
20.11.2026

Musika-kaperak Santa Zezilia eguna ospatuko dau domekaz, katedralean

Datorren domekaz, azaroak 22, Santa Zezilia eguna ospatuko dogu, musikaren eguna, santa hau da-eta musikari, olerkari eta itsuen zaindaria. Egun horretan, Santiago katedraleko Musika-kaperak katedraleko 12:00etako Eukaristia girotuko dau. Zuzenean emongo da web honen bitartez.

Bilboko katedraleko musika-kapera Eleizbarrutiko hainbat Pastoral Barrutitako (PB) hogei lagunez osotuta dago. Gaur egun, liturgia akonpainamenduan baino ez dau jarduten.

Santa Zezilia egunez, gaur egungo liturgia errepertorioa eta klasikoagoa interpretatuko dabe: Hilarión Eslavaren Pastor edo Mozarten Ave Verum. J. J. Arreguiren Hosanna -berreskuratu barria eta orain arte katedralean interpretatu bakoa- be abestuko dabe. 

Ospakizun hau are eta zentzuzkoagoa da erakunde honen 450. urteurrenaren atarian.



Santiago katedrala

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika