Bilboko katedraleko musika-kapera Eleizbarrutiko hainbat Pastoral Barrutitako (PB) hogei lagunez osotuta dago. Gaur egun, liturgia akonpainamenduan baino ez dau jarduten.
Santa Zezilia egunez, gaur egungo liturgia errepertorioa eta klasikoagoa interpretatuko dabe: Hilarión Eslavaren Pastor edo Mozarten Ave Verum. J. J. Arreguiren Hosanna -berreskuratu barria eta orain arte katedralean interpretatu bakoa- be abestuko dabe.
Ospakizun hau are eta zentzuzkoagoa da erakunde honen 450. urteurrenaren atarian.






