Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aba Taanoren musika Barakaldo eta Urdulizen
23.11.2026

Aba Taanoren musika Barakaldo eta Urdulizen

Aba Taano taldekoen ahotsak entzuteko aukera izango da Bizkaian. Gospel musika interpretatzen dauan ugandar taldearen emonaldia izango da barikuz, azaroak 27, 20:00etan, Barakaldoko San Bizente Martiria parrokian.  Eta aste batzuen buruan, abenduaren 19an, zapatuz, Urdulizeko Andra Mari eleizan jardungo dabe, 19:00etatik aurrera.

Aba Taano taldeak bera musika eskeiniko dau Barakaldo eta Urdulizen. Sarrera doan izango da saio bietan. Gospel musikako emonaldiaren amaieran, diru-laguntza eskainiko da, gura dauanak taldeak sustatzen dituan egitasmoetan lagundu dagian.

Brakaldon, azaroaren 27an, barikuz.

Bost kantarik -lau gizon eta emakume bat- osotzen dabe Aba Taano taldea. “A capella” kantatzen dabe, ahotsak eurak musika-tresna bihurtuta. Gospela, afrikar erritmoak eta harmoniak nabarmentzen dira.

Aba Taano
Urdulizen, abenduaren 19an.

Aba Taano (“bostak”) Ugandako taldea da eta euren emonaldiak indar, sentsibilitate eta espiritualtasunez beteta egoten dira. Nabbaale Harriet, Kimeze Joshua, Kiyemba Rogers, Katsesigye Christian eta Ssenteza Derrick abeslariek afrikar gospela, abesti tradizionalak, popa eta harmoniak batzen dabez, “a capella” abestuz.

Kampalan sortu zan taldea 2008an, “Musika bizitzak salbatzeko” GKEaren alkartasunezko egitasmoari lotuta. Egitasmo honen bidez, heziketa eta musika lotuz, ume eta gazteei laguntzen deutsie. Aba Taano taldeak milaka kontzertu eskeini dau makina bat herrialdetan eta sari ugari jaso dau taldekideen ahots-kalitateagaitik eta helarazoten daben gizatasunez betetako mezuagaitik. 

Gehiago jakiteko:

www.musicaparasalvarvidas.org 

www.abataano.com 

Aba Taano, Bilboko San Bizente eleizan