Francisco Cerro Toledoko artzapezpikuak jardungo dau bihar Betiereko Eukaristia-gurtzak Bilbon ospatuko dauan batzarrean. “Eukaristia, fede-misterioa” goiburuaren haritik hitz egingo dau eta ekitaldian izango da On Joseba Segura Bilboko gotzaina.
2011tik
2011ko urtarrilaren 1ean, orduan Bilboko gotzain zan On Mario Izetak inauguratu eban Betiereko Eukaristia-gurtzarako kapera, egun haretatik aurrea, Indautxuko Karmengo Ama parrokian dagoana, urteko 365 egunetako 24 orduz zabalik, boluntarioek zainduta.
Honan emon zan bere hamargarren urteurrenaren barri:






