22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Eleizbarrutia, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazotearen alde
22.11.2022

Eleizbarrutia, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazotearen alde

Bilboko Eleizbarrutia azaroaren 25eko Bilboko ekitaldi instituzionalean hartuko dau parte. Bikario Nagusia, Kerman Lopez izango da gotzainaren izenean udalak antolatuko dauan agerraldi publikoan. On Joseba Segura asteon Madrilen dago Konferentziako Batzordean parte hartzen. Lan Pastoraltzatik, egunari begira, argitaldi barria argitaratu dabe. Honetan, indarkeria matxistari ezetz borobila emoten jako Bizkaiko Eleizatik. Bat gehiagorik bez, esaten da argitaratutako testuan.
Este próximo viernes 25 de noviembre, la Diócesis de Bilbao se sumará al acto institucional organizado por el consistorio bilbaíno con motivo del Día para la Eliminación de la Violencia hacia las Mujeres. El vicario general, Kerman López, participará en nombre del obispo, quien está en Madrid en la Plenaria de la Conferencia Episcopal. Desde Pastoral Obrera de la Diócesis de Bilbao han publicado un nuevo número del Aizu!!! en el que se denuncia la situación de millones de mujeres en el mundo que sufren la violencia machista. Del mismo modo, animan a participar, personalmente o en grupo, en las movilizaciones y actos que se organizan en esta jornada en Bizkaia.

Bilboko gotzaitegiak bat egingo dau Bilboko udalaren eskutik datorren barikuz goizeko hamaiketan Arriaga plazan egingo dan ekitaldiagaz. Honegaz batera, beste hainbat bilkura eta ekintza ospatuko da Bizkaia osoan, munduan indarkeria matxista jasaten daben miloeka emakumeren egoera salatzeko.

Langile Pastoraltzak #A25 dala eta prestatu dauan agerkarian, errealidade horren inguruko hainbat datu agertzen da. Aurton, gaur arte, bikotekideek edo bikotekide ohiek 36 emakume hil dabez estatuan. ‘Aizu!!!’ agerkarian, Aitanaren abestiko letra aitatzen dabe: ¡Ni una más! Bat gehiagorik bez!

Otoitza

Tratu txarrak jasaten dabezan emakumeen alde, jasandako erasoen eraginez bizia galdu daben emakumeen alde, egin daigun otoitz.