10-12-2024 Martes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Carmen Bernabe teologoa «Sinodo-senaren unea» mintegian
22.11.2022

Carmen Bernabe teologoa «Sinodo-senaren unea» mintegian

Gaur arratsaldez opsatuko da “Sinodo-senaren unea” mintegiaren bigarren saioa. Ekimen hau Bilboko Eleizbarrutiko Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sustatzen dabe eta Carmen Bernabek jardungo dau hileroko jarduera honen bigarren saioan. Urrian emon jaken hasiera berbaldiei eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena emotea. Mintegiak oinari teologikoa eskaini gura dau kontu honen inguruan, eta ezarpenaren ustezko ondorioak arakatu zenbait alderdiri –erabagiak hartu, emakumea, ministerialtasuna…- dagokionez.

Carmen Bernabek “Alkarren Barri / Comunicación” Eleizbarrutiko aldizkariaren hilabete honetako alean hitz egiten dau gaur egungo Sinodoaz: “Prozesu hau alkarregaz egiteko bidea da eta, oraingoz, sinodoak Eleizan gizaldiz gizaldi egin dira. Beti izan dira gotzainen, gizonen batzarrak, nondik nora jo ikusteko. Frantziskok eragin dauan prozesu honen berezitasuna, gizon eta emakume bateatu guztien esku-hartzea bilatu dauala da. Ikusi egin beharko da noraino iristen dan eta azaleratzen ari dan ildoren bat edo beste onartu egiten dan. Ideia egokia da. Garrantzitsua da prozesu horizontala izatea”. Alkarrizketa osorik: hemen.

Gogoeta teologikorako eremua

Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta dago eta Marisa Arias eta Estrella Morenok koordinatuko dabe. Sinodo-senari buruzko gogoeta teologikorako eremua zabaldu gura da, Batzorde Teologiko Internazionalaren “Sinodo-sena Eleizaren bizitza eta misinoan” agiria (2018) abiapuntutzat hartuta. Bizkaiko lekuko Eleizaren eztabaida-lekua be sortu gura da, sinodo-seneko Eleizaren aldeko prozesuaren, deliberamenduen eta proposamenen jarraipena egiteko, 2023ko urrian ospatuko dan Sinodo-batzarraren aurretik, ospatzen dan bitartean eta ostetik. Sinodo-prozesua nork bere egiteko irakurketa be egin gura da, Bizkaiko Eleizaren bizitza eta misinoaren sinodo-senean sakontzeko proposamenak egiteko, historia eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa aintzat hartuta.

Edukiak eta hizlariak:

Urriak 25. Sinodo-seneko Eleiza: aukera lekuko Eleizaren historian (Juan Mª Lechosa).

Azaroak 22. Sinodo-sena Idazteunean eta lehenengo milurtekoko eleiz jardutean (Carmen Bernabé).

Abenduak 20. Sinodo-sena, absolutismoa, demokrazia eta parlamentarismoa (Carlos Garcia de Andoin).

Urtarrilak 24. Sinodo-seneko Eleizaren teologia. Sensus fidelium (Jesus Martinez Gordo).

Otsailak 21. Sinodo-zena eta sororitatea (Margit Eckhol).

Martxoak 23. Making erabagia-taking erabagia. Sinodo-sena eta erabagiak hartzea (Serena Noceti).

Apirilak 25. Sinodo-ministerialtasuna. Sinodo-organo eta egiturak (Kerman Lopez).

Maiatzak 23. Sinodo-espiritualtasuna (Gonzalo Eguia).

Ekainak 27. Ondorioak eta aplikazino praktikoak.

Carmen Bernabé Deustuko Unibertsitatean