22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkariak emakumeen aurkako indarkeria desagertzeko ekitaldietan
25.11.2022

Eleizbarrutiko ordezkariak emakumeen aurkako indarkeria desagertzeko ekitaldietan

Gaur eguerdiz, ekitaldi instituzionala ospatu da Bilboko Arriaga plazan, Bilboko Udalak deituta, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazotearen aldeko Nazinoarteko Egunaren inguruan. Joan Mari Aburto Bilboko alkatea buru izan da agiri instituzionala irakurtea izan dan ekitaldian, eta Nekane Alonso bardintasunerako zinegotzia eta udaleko beste hainbat ordezkari be bertaratu da. Hainbat erakunde egon da ordezkatuta, besteak beste, Bilboko Eleizbarrutia, kasu honetan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.

Bikario nagusiak, Aita Santuaren berbak aitatu ditu berbaldian: “Emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak, koldarkeria eta degradazinoa dira gizateriarentzat. Euren isiltasuna haustera ausartzen diran biktimen lekukotasunak laguntza eskatzeko garrasi dira eta horren aurrean ezin gara entzungor geratu. Ezin dogu beste aldera begiratu”. Kerman Lopezen esanetan, Frantzizko Aita Santuaren berba honeekaz bat eginda, “Bizkaiko alkarte katolikoak ikusi eta ohartzeko, entzun eta jaramon egiteko eta indarkeria jasaten daben emakumeen ondoan egoteko konpromisoa hartzen dau. Beste bakar bat bez!”.

Adierazpenak Radio Popular/Herri Irratian

Radio Popular/Herri Irratiari eskainitako alkarrizketan, Maite Valdivieso Langile Pastoraltzako kideak adierazo dauanez, “egun hau ospatzen jarraitu beharra dogu, emakumeen aurkako indarkeria indarrean dalako era askotara eta makina bat une eta egoeratan normalizatu egiten dogulako. Gaur egun be, erronka da gizartearentzat eta guztiok konprometitu eta esku-hartu behar dogu horren aurka, emakumeen oinarrizko eskubideak ukatu egiten diralako”. Bere aldetik, Mavi Laiseca Caritaseko koordinatzailearen esanetan, “azariareb 25a borrokarako eta sentiberatasuna bizteko eguna da, emakume askok eta askok indarkeria jasaten daualako eta ezin deutsagulako erne egoteari itzi eta arreta jarri behar dogulako gure inguruan eta gugandik urrin gertatzen ari danean, indarkeria hau era askotara agertzen dalako eta emakumeak hiltea be ekarri leikelako”. Bizkaiko Eleiza emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazotearen alde.

Alkarrizketa osorik: hemen.

Kerman López 2022.eko azaroaren 25ean