21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan
27.12.2022

Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan

Gaur hasi eta hilaren 30era arte -martitzenetik barikura-, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara, lan-kanpamentua, "Jainkoaren esperientzia bazterketaz jantzitako eremuan", ospatuko da Basauriko kartzelan, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta. Joan dan maiatzean ospatu zan era honetako azken lan-kanpamentua.

Egun honeek bereziak dira Basauriko kartzelan, hemen be ospatzen dira-eta Gabonak. Hain zuzen be, joan dan zapatuz, abenduak 24, gotzaina izan da buru kartzelan ospatu dan Gabon-gaueko Mezan. Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko kideek, boluntarioek, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako hainbat kidek… parte hartu eben ospakizunean eta eurakaz batera Jaime Tapia presondegietarako Eusko Jaurlaritzako aholkulariak eta kartzelako zuzendaritza-taldeko kideek. 

Gainera, aurton, modulu bitan jaiotza bi ipini dabez Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak itzita.

Kartzela Pastoraltza
On Joseba Segura gotzaina zapatuz Basauriko kartzelan ospatu zan Eukaristian.
Kartzela Pastoraltza
Gabon-gaueko meza kartzelan
Kartzelan egon ziranak atarian, ospakizunaren ostean

Bidesariren urtebetetzea

Beste alde batetik, orain dala aste bi inguru, Bidesari alkarteak bere 28. urteurrena ospatu eban Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. Bilbao). Presoek eta askotariko ibilbideetan laguntzaile dabezan boluntarioek parte hartu eben, besteak beste ospakizunean.“Bitarren aukeretan sinisten dogu, eta hirugarrenetan eta laugarrenetan…”, entzun zan behin baino gehiagotan. Gehiago jakiteko: hemen.

Mons. Segura , durante la Eucaristía del sábado en el centro penitenciario de Basauri.