15-07-2024 Lunes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaia isilik bilkuren balantzea
28.12.2022

Bizkaia isilik bilkuren balantzea

Gaur arratsaldez ospatuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkura isilak, urte honetako azkenak.Hilaren azken eguazten guztietan lez, gaur be etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira.Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan. Urteko azken bilkura honetan, etorkin eta errefuxiateun Giza Eskubideen urraketen ingurukoak gogoratu eta aztertuko dabez, batez be gure mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu diranak gogoan hartuta eta Europako Hegoaldeko mugan bizi dan egoera larria salatuz.

Gaurko Bizkaia isilik bilkuretan, besteak beste, salaketa hau egingo dabe: Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, eta 2022a amaitzeko egun gitxi falta dala, aurton 2.450 etorkin baino gehiago hil dala Mediterraneoa zeharkatzeko ahaleginean.

Deialdian adierazo dabenez, “ezin doguz Iruneko mugan hil diran gazteak be ahaztu. Pertsona guzti horreek kontuan hartuta, ozen aldarrikatu behar dogu bategitearen kultura”.

Bizkaia isilik ekimenaren eskutik, urte barriko lehenengo bilkura isila 2023.eko urtarrilaren 25ean ospatuko da.

Circulo de Silencio del pasado mes de noviembre, en la Plaza del Arriaga, en Bilbao.