12-11-2024 Martes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren aldi barria
29.12.2022

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren aldi barria

Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko kurtso honetan egin izan dan irakurketaren ostean, urtarrilaren 10ean zabalduko da eremu bakotxean egingarri lez zehaztu diran ekintzak jasoteko epea. Bikaritza nagusitik dei egin dabe webean -aitatutako egunetik aurrera erabiliko da- prestatutako orrian irauli daitezan dalako arlo horretan garatzen diharduen eta aurrerantzean garatuko dabezan ekintzak. Otsailaren 22a, Hausterre eguna, izango da erantzunak jasoteko azken eguna.

Eleizbarrutiko hainbat eremutan burutu izan da Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa eta “ziur gagoz karta-jokoa lagungarri egoki izaten ari dala Egitasmoa ezagutzeko eta datozan urteetan bakotxari dagokion arloan VI. EEEa zehazteko eta garatzeko ekintza errealistak aukeratzeko”, adierazo dau Kerman Lopez bikario nagusiak aldi barri honen aurkezpen-oharrean.

Bikario nagusiak nabarmendu dauanez, “arlo bakotxetik bultzatutako ekintzak batzeko bidearen barri emoteko unea da, arlo guztietan osoko ikuspuntua izan daiten. Besteen barri izateak “alkarregaz bidea egitera” eroango gaitu”.

Badira alkarteak, hamaika egitekotan korapilatuta, egitasmoa nork bere egiteko eta garatzeko irakurketa 2023a hasi eta gero egitea erabaki dabenak. Sasoiz zabilze eta adore emoten deutsuegu egin daizuen. Ikusi VI. EEEaren haritik zer egiten diharduzuen, datozan kurtso bietan egiteko moduko ekintza zehatzak aukeratu eta batera jarri Bizkaiko Eleiza osoak egindako hautuari gehituz”. (BIkaritza nagusia)