12-10-2024 Nuestra Señora del Pilar
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 Eleizak Familia Santuaren, “maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren” eguna ospatzen dau gaur
30.12.2022

Eleizak Familia Santuaren, “maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren” eguna ospatzen dau gaur

Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz egiteko liburuxka.

Familia eta Biziaren Defentsarako Azpibatzordeko gotzainek, egun honetarako idatzi daben mezuan, harrerarako eta maitasunerako bokazinoaren bereizketarako leku ezin hobetzat joten dabe familia, “abadetzarako, biziera sagaraturako eta kristau ezkontzarako “bokazino-negua bizi dogun honetan”.

Euren ustez, bokazino honetaz jabetzeko, funtsezkoa da familiaren egitekoa seme eta alaben heziketan, inork be, edo inongo erakundek be, ezin dau-eta familiaren leku hori hartu heziketaren arloan. Mezua osorik: hemen.

Informazino guztia eta lagungarriak: hemen.

Jornada de la Sagrada Familia 2022