21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Quinta parroquia’ deitutakoak torreetako bat barriztatu dau
23.02.2023

‘Quinta parroquia’ deitutakoak torreetako bat barriztatu dau

Bilboko Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), ezkerreko torrea barriztatzeko lanak amaitzen dihardue.

Torre bietatik, bakarrik eskumakoak dau gorainoko sarbidea eta, horri esker, bere sasoian konpontzeko aukera izan eben. Torre horretan dagoz kanpaiak. Orain konpontzen diharduen ezkerreko torreak ez dau sarbiderik plataformetara -bata koruaren parean eta bestea kanpantorrearenparean- eta orain arte ezinezkoa izan da inongo esku-hartzerik gauzatzea. Urteen buruan, dalako plataforma horreek gastatu egin dira eta habeetako batzuk hondatu.

Ia amaituta dagozan lan honeen bidez, aldamioak ipini dabez torrearen barrualdean eta kanpoaldean, egoera oso txarrean egoan plataforma kendu eta habe barriak eta plataforma barria ipini dabez eta koruaren parean dagoan beste plataforma erabarritu, habe barriren bat ipiniz eta inpermeabilizatuz.

Historia

Luis Landecho eta Urries arkitektoak eraikin neogotikoa diseinatu eban, XIII. gizaldiko frantses katedraletan oinarrituta. “Urrezko Domina” Madrileko Arte Ederren erakusketan, 1830ean. Urte berean ekin eutsen lanei. Manuel Maria Smith arkitektoak zuzendu ebazan lanak. 1902.eko azaroaren 9an sagaratu zan parrokia lez.

Torreak 1906an amaitu ziran, bata, urtarrilaren 30ean eta bestea, maiatzaren 16an. Fatxada burutzen dauan kurutzea, ure bereko uztailaren 28an amaitu zan eta arrosa-leihoa ez zan 1909ra arte eraiki.