02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat
23.02.2023

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat

Aste honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa ospatu da ONCEren Bilboko lokaletan, Sergio Buiza I bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat Bilboko Eleizbarrutian garatzen dan pastoraltzaren arduradunaren eskutik. Hogeta hamar lagun batu ziran, Buiza bera eta Jose Luis Achotegui CECO alkarteko -Pertsona katoliko itsuen Bizkaiko alkartea- Eleizbarrutiko kontsiliarioa barru, eta hiru lagunek Malagatik bideokonferentziaz bat egin eben saioagaz.

Heziketarako saioa CECO alkartearen -Pertsona katoliko itsuen Bizkaiko alkartea- ohiko batzar baten egin zan. Marian Caselles Eleizbarutiko arduradunak azaldu dauanez, Buizak VI. EEEari buruzko berbaldi “oso didaktiko eta atsegina” eskaini eban. Bere esanetan, “hainbat adibide jarri eban Eleizbarrutian lantzen diran Ebanjelizatze-egitasmoak zer diran eta euren helburua zertan datzan argitzeko, egitasmoaren helburu nagusia argi eta garbi azalduz: Eleiza biziago, abegitsuago egin eta Espiritu Santuaren esperientzia biziz”.

Buizak Egitasmoaren lau erronkak aitatu ebazan: Iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkartea”, eta horreetako bakotxean egin diran hautaketak. CECO alkarteko kideek be euren ekarpenak egin ebezan, hemen, Eleizbarrutian zer izan gura daben azalduz: Espirituaz jantzitako talde abegitsu eta bizia.

Buizagaz hitzordua jarri eben hurrengo hiruhilerako sinodo-seneko Eleizaren gaia aztertzeko: “ahalmen-urritasunetik eta Erroman burutzen ari diranari buruz, azken europar batzarretik, eta Gotzainen Batzarretik ildo honetatik emoten diharduen urratsak kontuan hartuta”.

Paticipantes en el encuentro formativo del VI PDE