26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan
23.02.2023

Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan

“Musikagile, Bakegile/Afinando la memoria” goiburua oinarritzat hartuta, saioa ospatu da BAM Irakasle Eskolan, Galo Bilbao Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako saileko arduradunak gidatuta eta GAEA –Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena- egiten diharduen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta. Belen Rodero eskolako pastoral arduradunak amaieran azaldu ebanez, "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan doguzan abestiak gogora ekarriz, musikaren arloan badira-eta bake eta adiskidetzearen kulturaren alde lan egiteko aukerak".

Bake eta adiskidetzearen aldeko Bake Topaketaren aurtengo ekitaldiari lotuta egin dan lehenengotariko hitzordua izan da. Bake Topaketaren bederatzigarren ekitaldia da aurtengoa eta bi formatutan burutuko da. Alde batetik, datorren zapatuz, otsailak 25, beren-beregi gazteei (18 eta 30 urte bitartekoak) zuzendutako jarduera izango da. Gazte Bake Topaketa, Gazteen Eleizbarrutiko Egunean txertatuko da. 

Beste alde batetik, lurraldeetako alkarte helduak bikaritzaka ospatuko dau topaketa. Gehiago jakiteko.