26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan ospatuko da Bake Topaketa
21.02.2023

Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan ospatuko da Bake Topaketa

Bake eta Adiskidetzearen aldeko jardueraren -Bake Topaketa-  aurtengo ekitaldia era bitara ospatuko da. Alde batetik, datorren zapatuz, otsailak 25, beren-beregi gazteei (18 eta 30 urte bitartekoak) zuzendutako jarduera ospatuko da. Gazte Bake Topaketa, Gazteen Eleizbarrutiko Egunean txertatuko da. Bestetik, lurraldeetako alkarte helduarentzat, bikaritzaz bikaritz antolatu dira ekitaldiak bederatzigarren ekialdirako. Gazteei zuzendutako jarduera, otsailaren 25ean izango da, aitatu danez, 11:00etatik 13:00era, Bilboko BilboRock aretoan; zuzeneko kontzertua izango da eta abestiak komentatu egingo dira eta gogoetara bultzatuko dabe.

AFINANDO LA MEMORIA/MUSIKAGILE, BAKEGILE aurtengo goiburuak topaketaren helburua nabarmendu gura dau: “jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan doguzan abestiak gogora ekarriz, musikaren arloan badira-eta bake eta adiskidetzearen kulturaren alde lan egiteko aukerak”.

Bake Topaketa
Portada del material audiovisual de apoyo al Bake Topaketa

Bake topaketa 2023 en las vicarías

Helduei zuzendutako dinamika, ondorengo egun eta eretara garatuko da: 

VI. bikaritzan, musikaren inguruan gogoeta egiteko jardunbidea, otsailaren 25ean, 11:00etatik 13:00era, Romoko San Jose parrokian

II. bikaritzan, ‘Gesto’ dokumentalaren emonaldia, otsailaren 25ean, 11:00etatik 13:00era, Zallako Bikaritza-zentroan.

• En las vicarías III-VII, dinámica de reflexión musical, el 25 de febrero de 10.30 a 13.30, en El Carmen de Indautxu.

IV. bikaritzan, ‘Gesto’ dokumentalaren emonaldia, martxoaren 3an, 18:00etatik 20:00etara, Zornotzako Zelaieta zentroan.

V. bikaritzan, “jaialdia kantaldia bakeari kanta!”, otsailaren 24an, 19:00etan, Gernikako San Frantzisko parrokian. ‘Gesto’ dokumentalaren emonaldia, martxoaren 4an, 10:30etan, Lekeitioko zineman

• Por último, en la vicaría VI, dinámica de reflexión musical, el 25 de febrero de 11.00 a 13.00 en San José de Romo.

Gehiago jakiteko: pazyreconciliacion@bizkeliza.org

Alkarren Barri 291