28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da hautsaren ezarpenerako eleizkizuna katedralean
22.02.2023

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da hautsaren ezarpenerako eleizkizuna katedralean

Gaur, Hausterre-eguna, Garizumari hasiera emongo jako eta Eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak ospatuko dira hautsa ezartzeko. Bilboko gotzaina buru izango da Santiago katedraleko ospakizunean. 19:00etan, eta web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da.

“Garizumako aszesia, sinodo-seneko bidea” goiburua dau Frantzisko Aita Santuak Garizuma-aldi honetarako idatzi dauan mezuak. Jaunaren Antzaldaketaren pasartea hartu dau oinarritzat eta, Frantzisko Aita Santuaren esanetan, “gertaera horretan, Jaunak, ikasleek Berarenganako ulertezintasuna erakutsi ebenean, emon eutsen erantzuna ikusi daikegu”. Mezua osorik: hemen.

Bilboko Eleizbarrutian eskuragarri diran liturgia lagungarriak Garizuma-Pazko aldirako: hemen.

El obispo auxiliar celebró el Miércoles de Ceniza en la parroquia de los Santos Juanes, de Bilbao