30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gaurtik aurrera, Rafaela Ybarra dohatsuaren eskultura ikusi ahal izango da Santiago katedralean
23.02.2023

Gaurtik aurrera, Rafaela Ybarra dohatsuaren eskultura ikusi ahal izango da Santiago katedralean

Gaur, Aingeru Guardako Santuak kongregazinoa sortu eban Rafaela Ybarra dohatsuaren eguna da. San Joan Paulo II.a aita santuak 1984an dohatsu autortu eban. Ybarra Bilbon jaio zan 1843.eko urtarrilaren 16an eta Bilbon hil, 1900.eko otsailaren 23an eta egun honetan egiten da bere oroitzapena. Gaur arratsaldeko zazpietan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean -web orrialde honen bidez zuzenean emongo da- eta Yolanda Barcena eta Iñaki Lavin bilbotar artisten dohatsu autortu eben lehenengo bizkaitarraren tamaina naturaleko eskultura inauguratuko da.

Yolanda Barcena eta Iñaki Lavinek egin daben 1,60 cm.ko eskulturak 70 kiloko pisua dau eta ED inprimatzea eta teknika tradizionalak nahastatuz egin dabe.

2016an, Rafaela Ybarraren bizitzari buruzko dokumentala estreinatu zan:

La bendición será hoy en la catedral