22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eremu bakotxeko ekintzak batera jarteko epea luzatu egin da
03.03.2023

Eremu bakotxeko ekintzak batera jarteko epea luzatu egin da

Egitasmorako batzorde teknikoak leiz eremu bakotxean hartutako konpromisoak batera jarteko epea martxoaren 17ra arte luzatzea erabagi dau. Batzordetik azaldu dabenez, "badakigu hainat lekutan zehaztu dabezala bultzatuko dabezan ekintzak; halanda be, ez dabez batera jarri". Beraz, jarduerak guztientzako aplikazinoan iraultzeko eskatzen dabe. Era berean, oraindik Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa egin ez daben taldeei, egiteko dei egin deutse. 

Eleiz eremu bakotxean zehaztutako ekintzak batera jarteko epea otsailaren 22an amaitu zan. Hainbat taldek euren egitasmoak batera jarri ez dabezala-eta, martxoaren 17ra arte luzatu da epea.

Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa egin ez daben taldeak oraindik sasoiz dabilz, batzorde teknikoaren esanetan: “Aukera ona da lekukotasuna emoteko (lekuan lekuko)”. Eta baita, “Bizkaiko Eleizaren jarduerak askotariko kolorez osatutako gizarteari (mila kolore) gehitzeko” be.

Konpromisoak itzuli

Eleiz eremu bakotxean zehaztutako ekintzak jasoteko, beren-beregi prestatu da orria webean. Hemen, bultzatzen diharduen ekintzak eta bultzatu gura diranak jasoko dira eta bertan iraultzeko eskatzen da.Lekuan lekuko jarduerak be gehituko dira.

Galdeketaren amaieran, gogoeta-prozesuaren eta erabilitako lagungarrien balorazinoa egitea eskatzen da.

Ekintzak batera jarteko orria hemen

Egitasmoa sustatzeko taldea

Azaroan eratu zan Egitasmoa sustatzeko taldea. Gotzain Kontseiluko ordezkariak (Jose Mari Kortazar), Abade Kontseiluko ordezkariak (Agustin Garcia), Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide bik (Judith Ulloa eta Elena Unzuetak) eta Egitasmorako batzorde teknikoko kide bik (Clara Arza eta Dorleta Alberdi) osatzen dabe.

EEEa sustatzeko taldea
Talde sustatzaileko hainbat kide azken batzarrean

Gotzain Kontseiluak eskatuta sortu zan talde honi ideiak proposatzea eta lagungarri eta jardunbideak eskaintzea dagokio, pastoral eremu bakotxean Egitasmoa martxan jarri ahal izateko.

Prestatutako lagungarriak Eleizbarruti osoaren eskura dagoz bere web orrialdean. Txikienei eta familiei zuzendutako Garizumako jardunbideari Bizkaiko Caritasek nagusientzat prestatu dauana gehitu jake. Osoko ekologian oinarritutako martxoko kanpainarako prestatutako lagungarriak dira. 

Garizumako lagungarriak

Bertsoak

Garizumako kuboa egiteko

Caritasen martxoko kanpaina

La Comisión técnica se ha reunido esta semana