22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Misino-kanpainen kartelen erakusketa katedralean
27.03.2023

Misino-kanpainen kartelen erakusketa katedralean

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutiek denporaldi honetan egin izan diran kanpainetarako kartelen erakusketa ibiltaria -10 panelez osatuta dago- antolatu dabe. Egunotan, Bilboko Santiago katedraleko klasustroan dago erakusketa hori eta datorren apirilaren 16ra arte ikusi ahal izango da kokapen horretan. 

Martxoaren 19an, Eleizbarrutietako Misinoen egunez, ipini ebezan panelak katedraleko klaustroan. Egun horretan, Eukaristia ospatu zan katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Barria eraikinean be egon ziran ikusgai martxoaren 15ean, egun horretan misino-topaketa egin zan-eta. Bilbotik, 75. urteurrenari lotutako ekitaldiak ospatu daiezan lekuetara eroango dabe erakusketa. 

Misinoen kartelen erakusketa

‘Hegoaldeko ahotsak’ Gernikan

Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina dala-eta Bizkaian ospatu diran jardueren artean, joan dan astean batzarra ospatu eben Gernikan Beatriz Garcia -Bachita- Institutu Misiolari Sekularreko kideagaz. Ekuadorreko Los Rios probintziako Ricaurten kokatutako “Karmeneko Ama” ikastetxeko zuzendari lez bizi dauan esperientziaren barri emon eban.

Gernikako familiek, urtero Ipar-Hegoaldea taldeak katekesiko gurasoakaz batera prestatzen dauan “Ume solidarioak” jardueraren bitartez laguntzen daben egitasmoa da berau. Gehiago jakiteko: hemen

Eta Eleizbarrutietako Misinoen webean:

https://misioak.org/2023/03/voces-del-sur-en-gernika/
galeria ikusi (5)
Exposición carteles misiones