30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 On Joseba Segura gotzainak Hobiratze Santuaren prozesinoan parte hartuko dau gaur
07.04.2023

On Joseba Segura gotzainak Hobiratze Santuaren prozesinoan parte hartuko dau gaur

On Joseba Segura buru dala ospatuko da gaur arratsaldez Jaunaren Nekaldia Santiago katedralean, 18:00etan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez. Eleizkizuna amaitzeaz batera, Santa Vera Cruz kofradiaren Hobiratze Santuaren prozesinora joango da. Joan Santuak parrokiatik atarako da prozesino hau 19:15etan. Domekan, bestalde, gotzainak Nekaldiaren Kofradiaren Jesus Berbiztuaren eskultura bedeinkatuko dau, prozesinoa abiatu aurretik, Santiako katedralaren aurrean, 13:00ean.

Pazko-egunez atarako da  Bilboko kaleetara Jesus Cepeda Sevillako irudigilearen Jesus Berbiztuaren irudi ikusgarria. Jesus berbiztua hil-oihalaren gainetik agertzen da eskultura bikain honetan eta Nekaldiaren Kofradiak eroango dau.

Eguerdiko 13:00an, katedralaren aurretik abiatuko da Argi eta Berbizkundearen prozesino hau eta, aurrerik, Gotzainak irudia bedeinkatu egingo dau.

Jesus Berbiztuaren irudi honezaz gain, Jesus Cepedaren beste sei irudi dagoz Bilbon, hain zuzen be, gaur, Bariku Santua, prozesinoan atarako dan Osasunaren Kristo Santuaren pausoa osatzen dabenak.

SONY DSC