22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zer dira Aste Santuko monumentuak?
12.04.2023

Zer dira Aste Santuko monumentuak?

'Alkarren Barri' aldizkarian hilero jasoten dan Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak azken alean aurkeztu dauan artikuluan, arkitektura iragankorarren adierazpenetako batzuen inguruko usadioa azaltzen da: Aste Santuko monumentuak. Monumentuok ipini eta Eguen Santutik Bariku Santura irauten eben. Eleizako albo bateko kaperan ipinten ziran, altara baten gainean. Altara horretan sagrarioa jarten zan hutsik eta han gordeten ziran Eguen Santuz kontsakratutako formak Bariku Santuan hareekaz jaunartzeko.

Aste Santuko monumentuak kapera edo altarak ziran eta kontsakratutako formak Eguen Santutik Bariku Santura arte gordeteko balio eben.

Kasu batzuetan, zutabeak dabezan zurezko arkitektura iragankorrak dira. Badira, esate baterako, Eleiz Museoan dagoan Bermeoko Andra Mari eleizako monumentua, kalidadezko pintura dabenak be.

Bermeoko Andra Mari eleizako Aste Santuko monumentua

Aitamenak artxiboan

Eleizbarrutiko artxiboan, monumentuen inguruko hainbat agiri aurkitu daiteke. XVII. gizaldiko sinodo-konstituzinoetan hainbat ohar eskaintzen da apaintzeko oihalei buruz eta prozesino eta altaretan agertu beharko litzatekezan Ama Birjinaren irudiei buruz be. XX. gizaldiaren hasierako agiri baten Jose Maria Basterra arkitektoak Begoñako Andra Mari parrokiareko egindako zirriborroak jasoten ditu. 

Jose Maria Basterraren zirriborroa

Portugaleteko Andra Mari eleizari dagokionez, Domingo Lopez Apellaniz Alkargo eta Alkarteetarako antzerti-apainketetan adituak monumentua eraikitzeko aurrekontua eta baldintzak prestatu ebazan (1916)

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboaren agiria