21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kidenda, Bilboko Bidezko Merkataritzaren kale-izendegiaren prestaketan
26.12.2019

Kidenda, Bilboko Bidezko Merkataritzaren kale-izendegiaren prestaketan

Bilbon dagozan Bidezko Merkataritzako denen mapa egin barri dabe. Kidendako (erakunde honetan Eleizbarrutiko Caritasek eta Misinoek esku-hartzen dabe) boluntario dan Saioa Garcia Ortizek uriaren mapa egin dau, dendak identifikatuz eta egiaztatuz ‘Bidezko Merkataritzaren aldeko uriak’ taldeagaz –besteak beste, Proclade Yanapay, Adeko Alkartea, Kidenda, Oxfam Intermon, Vicente Ferrer Fundazinoa eta Adsis-Equimercado GKEek osatzen dabe- eta Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietarako Bilboko Udaleko sailagaz alkarlanean.
 
Bilbao, ‘Bidezko Merkataritzaren aldeko uria’ da 2012tik, GKEek, denda txikiek, ikastetxeek eta udalak berak produktu horreen merkaturatzea zabaltzeko eta, holan, Hegoaldeko herrialdeetan zirrara positiboa lortzeko egiten daben lanari esker. ‘Bidezko Merkataritzaren aldeko uri’ izateak udalerri-eredu jakin bat gauzatzea eskatzen dau, Bidezko Merkataritzaren barruan alkartzen diran ekoizle txikien eta produktuen errealidadea ezagutzera emonez sektore publikoaren eta merkataritza, ostalaritza, enpresa, hezkuntza eta alkarte sarearen bitartez.

Erakunde sustatzaileen esanetan, kale-izendegia euskarri bitan –paperezkoa eta digitala- aurkeztu da eta “Hegoaldeko herrialdeetan zirrara positiboa eragingo dauan kontsumo arduratsuaren inguruan herritarren sentiberatasuna biztea eta herritarren konpromisoa xede dauan” izen honen azpian dagozan gitxienez 3 produktu eskaintzen dabezan 100 denda, jatetxe eta taberna ingururen kokapena jasoten dau. Dalako denda, jatetxe eta taberna horreek uriko barruti guztietakoak dira.