02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Berbaldia Frantziskotarren Iralako parrokiaren 50. urteurrena dala-eta
26.12.2019

Berbaldia Frantziskotarren Iralako parrokiaren 50. urteurrena dala-eta

Hamabi urtez Paduko San Antonio parrokiako parroko izan zan Bitoriano Iñurrategi fraile frantziskotarrak berbaldia eskainiko dau parrokiako lokaletan bihar, barikua, iluntzeko zortzietan. Iralako tenpluak 75 urte beteko ditu orain dagoan lekuan, 1945.eko maiatzaren 13an zabaldu zalako kultu-etxe lez; baina, 1970.eko urtarrilaren 1ean hasi zan parrokia lez funtzionatzen. Urteurren bi horreek dirala-eta, fraileek hainbat jarduera antolatu dabe eta, hasteko, berbaldia izango da bihar. Datorren urteko lehenengo egunean, gotzain laguntzailea izango da buru 50. urteurreneko Eukaristia-ospakizunean, 12:30etan.

Bizkaian, fraile frantziskotarrek hiru komunidade daukiez: Bermeon, Foruan eta Bilbon. Iralabarriko Paduko San Antonio parrokiak 2020an beteko ditu berrogeta hamar urte. Bitoriano Iñurrategi 1959an heldu zan auzora lehenengo aldiz, irakasle lez, eta bigarrenean, parroko lanak hartu zituan bere gain 1979tik 1991era.

Bihar eskainiko dauan berbaldian, administratzaile apostoliko zan Cirarda artzapezpikua buru zala inauguratu zan parrokiaren jatorriari buruzko hainbat zehaztasun emongo dau. Bere esanetan, “sasoi haretan, parrokia bizi-bizirik egoan” eta hantxe eduki eban bere egoitza, besteak beste, “euskeraren eta euskal kulturaren alde lan egin eban” ‘Txinpartak’ gazteen taldeak.

Gizarte jantokia

Iralabarriko frantziskotarrak arduratzen dira gizarte jantokiaz azken 65 urteetan. Toño Perez frailea da koordinatzailea. Eleizbarrutiko aldizkariaren urteko lehenengo alean argitaratuko dan alkarrizketan leku horren inguruko hainbat datu eskaini dau: “Egunean 80-90 bazkari eta 100 afari inguru emoten doguz. Erabiltzaileen perfila aldatu egin da, gure gizarte paisajea aldatu dan lez”.

Gabon aldiko egun honeetan be, urtean zehar jantokian laguntzen dauan 80 boluntario inguruk bere denporea eskainiko deutse gure gizarteko behartsuenei.

galeria ikusi (4)