28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bakearen aldeko otoitzaldia Gueñesen
27.12.2019

Bakearen aldeko otoitzaldia Gueñesen

Badira hamar urte Goi Enkarterriko alkarteak urteko azken barikuz bakearen aldeko ekitaldia ospatzen hasi ziranetik. Aurtengo hitzordua bihar dabe, 19:30etan, Gueñeseko Andra Mari parrokian.

Antolatzaileek dei egiten dabe ‘egin daigun otoitz Bakearen alde’ ekimenean parte hartu eta Frantzisko Aita Santuak, datorren urtarrilaren 1ean ospatuko dan Bakearen aldeko Munduko Eguna dala-eta atara dauan mezuan sakotnzeko. “Bakea itxaropen-bide: alkarrizketa, adiskidetzea eta bihurtze ekologikoa”, goiburua ardaztzat hartuta kaleratu dau aita santuak 2020.eko urtarrilaren 1erako mezua. Esteka honetan klikatuz eskuratu daiteke mezu osoa.