02-04-2025 Miércoles, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Frantziskotarrak

01.08.2024

Forutarren agurra frantziskotarrei

Atzo, San Inazio egunez, Forutarrek euren jaietako egun nagusia ospatu eben. Mezatan, herritarrek omenaldia eskaini eutsien 300 urte baino gehiago herrian izan dan ordeneko azken hiru fraileei. Mikel Magunazelaia alkateak opari bana emon eutsienJesus Mari Madariaga, Felix Bilbao eta Pedro Urriolabeitiari. Esker ona agertu eutsien herritarren izenean. Fraileak apur bat …

26.12.2019

Berbaldia Frantziskotarren Iralako parrokiaren 50. urteurrena dala-eta

Hamabi urtez Paduko San Antonio parrokiako parroko izan zan Bitoriano Iñurrategi fraile frantziskotarrak berbaldia eskainiko dau parrokiako lokaletan bihar, barikua, iluntzeko zortzietan. Iralako tenpluak 75 urte beteko ditu orain dagoan lekuan, 1945.eko maiatzaren 13an zabaldu zalako kultu-etxe lez; baina, 1970.eko urtarrilaren 1ean hasi zan parrokia lez funtzionatzen. …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1761 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.04.2025

Garizuma-aldian, erretiroak Bizkaiko bikaritzetan

Garizuma-aldian, hainbat batzar, erretiro, gogoetaedo txango egiten dihardue bikaritzetan. Aldi berean, eleizbarrutiko eleizkizun eta ospakizunetan, Liturgiarako ordezkaritzatik, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako taldetik edo Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzatik aurkeztutako lagungarriak erabilten dihardue.

02.04.2025

Olerki-errezitaldia Mufungaren Adiskideak fundazinoaren alde

Nekaldiaren kofradiaren, Abandoko San Bizente Martiria parrokiaren eta Hego Berria taldearen laguntzagaz, Mufungaren Adiskideak fundazinoak kontzertua eta olerki-errezitaldia antolatu ditu. Ekitaldia datorren zapatuz, apirilak 5, izango da, 19:30etan, San Bizente eleizan, ondorengo honeek partaide dirala: Latrup hirukotea erdi aroko musikagaz; Voces La Buena Letra, Lope de Vega, Fray Luis de Leon, Calderon de la Barca, Blas de Otero, Antonio Machado, Lorca, Leon Felipe, Jesusen Teresa Donea, Gustavo Adolfo Becquer, Andrea Uña, eta abarren olerkiakaz. Euskal idazleen olerkiak eta Kongoko …

01.04.2025

Eleizbarrutiko erromesaldia Erromara: "Pozez eta fedez betetako esperientzia"

70 lagunetik gora joan zan erromes eleizbarrutitik Erromara joan dan astean, Frantzisko aita santuak deitutako 2025eko Ohiko Jubileua dala-eta. On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Patxi Malo erromesaldietarako eleizbarrutiko saileko arduraduna eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa be taldean joan ziran. San Kalixto katakonbak eta Vatikanoko San Pedro, Andra Maria Nagusia, San Joan Laterangoa eta San Paulo Harresiz Kanpoko Erromako lau Basilika Nagusiak bisitatu ebezan, besteak beste, eta basilika horreetako Ate Santuak zeharkatu.
01.04.2025

Garizumako berbaldiak Miguel Angel Remirez misiolariaren eskutik Begoñan eta Lekeition

Gaur arratsaldeko 19:45etan, Filipinetan, Perun eta El Salvadorren misiolari izan dan Miguel Angel Remirezek Garizumako berbaldia eskainiko dau Begoñako basilikan. Datorren eguenez, apirilak 3, Lekeitioko basilikan izango da 19:00etan hasiko dan ekitaldian. Remirezek, ospatu barri dan eleizbarrutietako misinoen kanpainaren inguruan jardungo dau: "La Misión: compromiso y esperanza. Misioa: eginbide eta itxaropena"

01.04.2025

Amatxuri eskaini jakon oinatza Alkarren Barri aldizkariaren azalean

Martxotik Begoñako basilikan dagoan eta Toño Valdivieso artistak margotu dauan lamina agertzen da Alkarren Barri aldizkariaren apirileko alearen azalean. Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunari lotuta, Bilboko eleizbarrutiaren urteurreneko urte berezi honetan, zazpi urtez banan-banako oinatzak margotu dituan margolariak, artelan berezia sortu eban Begoñako basiliak betirako izteko. Kulturartekotasunari aurpegia jarri eutsan Daniela Areli Arriagak egin eban eskaintza ekitaldi nagusiaren bezperetan. Martxoaren 7an Bilbon ospatu zan ekitaldiaren laburpena jasote da 311. alean.

31.03.2025

Otoitz eta bereizketarako eguna Gueñesen

Joan dan zapatuz, otoitz eta bereizketarako saioa izan zan Karitatearen Alaben Gueñeseko etxean. II. bikaritzako 18 lagunek parte hartu eben, tartean, parrokietako erreferenteak, pastoral arloetako arduradunak, abadeak eta lurraldeko bikarioa.

31.03.2025

Angel Echevarria "gizon alai, baikor, argi eta zentzuduna" hil da

Joan dan zapatuz, martxoak 29, Angel Echeverria Franco eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 97 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur -astelehena- ospatuko da, 19:00etan, Begoñako basilkan 

31.03.2025

"Eleiza lotuz" ekitaldia ospatu zan atzo Gernikaldea Pastoral Barrutian

Atzo -martxoak 30, domeka- "Eleiza lotuz" jardueraren bosgarren ekitaldia ospatu zan Gernikaldea Pastoral Barrutian (PB), eguraldia lagun ebela eta barriro alkarteak eragindako pozagaz. Jarduera hau, "parrokia, lagun eta ilusinoak buztartzen dituan fedezko ibilbidea da". Familia, ume, gazte eta helduek San Bartolome parrokian ekin eutsen ibilbideari eta zubiz zubi eta kalez kale joan ziran Andra Maria eleizaraino eta handik San Frantzisko eleizaraino. Juan Reyero Gernikako abadearen esanetan, "plazan, jaia eta senidetasuna nagusitu ziran, josalak, dinamikak..., egin eta hamaiketakoa …

31.03.2025

Giro ona Bilboko bikaritzetako "Bika egunean"

Atzo, "Bika eguna" osaptu zan Bilboko bikaritzetan (III-VII), gure eleizbarrutiaren 75. urteurretaren eta Jubileu urtearen barruan. 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak alkartu ziran eta egunari hasiera emoteko Eukaristia ospatu eben Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

31.03.2025

Sormena erronkei aurre egiteko: "Zelan izan herritar on eta kristau on"

Propagandisten Alkarte Katolikoko BIlbao eta Donostiako zentroek "Katolikoak eta Bizitza Publikoa Euskal Herrian" jardunaldien XIX. ekitaldia ospatu dabe asteburuan. Zapatuz, 2019tik orain arte Espainian aita santuaren nuntzio izan dan eta joan dan astean Europar Batasuneko nuntzio izendatu eben Bernardito Auzak parte hartu eban saioetako baten. 
Emaitzak orrialdeka