“Egun bete-betea Kansenian”, berbakaz deskribatu ditu Iñigo Iriartek Bilboko gotzainagaz batera Kongoko Errepublika Demokratikoan emon dabezan lehenengo orduak. Bere esanetan, “jentetzak egin deutso harrera gotzainari kalean eta eleizan”.
Monja hirugarrendar kaputxinoen etxean hartu dabe ostatu. Atzo. Alfonso Saiz bizkaitar misiolariaren hilobia bisitatu eben, nesken “foyer” (etxea) dalakoan eta kongotar abadeen etxean hobiratuta dagoana. Pruden Escobar bizkaitar misiolariak martxan jarri eban zentro kateketikoan be egon ziran.
Konpontzen diharduen Alfonso Saiz misiolariaren hilobiaren irudiak. Iñigoren esanetan, “barri ona da eurek barritu izana, eta gure bisita horretarako atxakiatzat ez hartzea, azken ordura arte ez dabe-eta Kanseniara goazanik jakin. Urteen buruan be, Alfonso gogoan dabela esan gura dau horrek”.