22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Joanen oroimenezko mezak, bihar, Gaztelugatxen
23.06.2023

San Joanen oroimenezko mezak, bihar, Gaztelugatxen

Gaur -barikua- gauez, gure inguruko hainbat herritan San Joan bezperako suak biztuko dira. Bihar -ekainak 24, zapatua-, San Joan Bateatzailearen eguna da; hain zuzen be, bere jaiotzaren eguna ospatzen da, gainerako santuakaz gertatzen ez dan bezala. Eleizbarrutian, Gaztelugatxekoa da San Joanen izenpeko ermitarik ezagunenetakoa eta bertan hainbat meza ospatuko da: 06:30, 07:30, 08:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan.

Gaztelugatxeko San Joan ermitaren ardura dauan batzordeak beste urte batez jakinarazo dauanez, San Joan ermitara hurreratzerik izango ez dauan jente askoren eskariei erantzunez, Eukaristiak ospatuko dira bihar, hilak 24, ondorengo leku eta orduetan: 11:30etan, Bakioko San Pelaio eleizan eta 12:00ean, Bermeoko San Frantzisko parrokian (urteeran eskuratu ahal izango dira eskapularioak).

San Joanen izenpeko ermitak

Alkarren Barri-Comunicación aldizkariak BIzkaiko ermiten barri emon dau kurtso honetan. Ekainari dagokion alean, ekainekoak diran San Joan eta San Antonioren izenpeko ermitak dabezan 24 herri kokatu dira mapan.

Bizkaian, San Joan Bateatzailearen izenpeko ermitak dagoz Morgan, Bermeon, Ajangizen, Ibarrurin, Lekeition, Aulestian, Ondarrona, Berriatuan, Markina-Xemeinen, Berrizen, Mallabina, Elorrion, Garain, Amorebieta-Etxanon, Diman, Igorren, Zeanurin, Ugaon eta Gordexolan.