05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Kultura 5 Bizkaiko 24 ermita San Antonio eta San Joanen izenpeko dira
13.06.2023

Bizkaiko 24 ermita San Antonio eta San Joanen izenpeko dira

Gaur, Lisboan, 1195ean jaio zan Paduko San Antonio santu frantziskotarraren eguna ospatzen da. Bizkaian, Urkiolako santutegian ospatzen da jairik sustraituena eta ezagunena. Halanda be, lurraldeko beste hainbat herritan be gurtzen dabe santu hau. San Antonioren izenpeko ermitak dagoz Zallan, Erandion, Sukarrietan, Mallabian, Iurretan eta Zeberion. Ekaineko beste santuari, San Joan Bateatzaileari eskainitako ermitak, bestalde, Morgan, bermeon, Ajangizen, Ibarrutin, Lekeition, Aulestian, Ondarroan, Berriatuan, Markina-Xemeinen, Berrizen, Mallabian, Elorrion, Garain, Zornotzan, Diman, Igorren, Zeanurik, Ugaon eta Gordexolan dagoz.

Alkarren Barri-Comunicación aldizkariak Bizkaiko ermiten errepasoa egiten dihardu. Hil honetako alean, hain zuzen, lurraldeko 24 herri nabarmentzen dira, eurotan San Antonio eta San Joanen izenpeko ermitak dagozalata. Gaurko egunez hil zan San Antonio 40 urteko zala. Otoizlari, teologo eta gobernu-gizon zan santuaren gurtza XV. gizalditik aurrera hedatu zan.

Paduko San Antonio ermita, Zeberio
Zeberio, Paduko San Antonio ermita

San Joan Bateatzailea. Bakarrik santu honen jaiotza ospatzen da

Ekainaren 24an, Eleizak Jesus baino sei hilabete aurretik jaio zan santuaren eguna ospatzen dau. Predikari judua, santua kristautasunaren hainbat adarretan, islamean eta beste hainbat sinismenetan gurtua. Joanek hainbat juduri emon eutsan bateoa. Nazareteko Jesusek bere eskuetatik hartu eban.

Publicación de junio de Alkarren Barri