03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekintza Katolikoak urteroko jaia ospatu eban atzo Las Carrerasen
12.06.2023

Ekintza Katolikoak urteroko jaia ospatu eban atzo Las Carrerasen

Atzo -domeka-, EKO EGUNA 2023 ospatu zan, hau da EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) mobimentuaren urteroko jaia. "Elkarrekin ibiltzen, nos acompañanos" goiburuaren haritik, partaideak oinez joan ziran Gallartatik Las Carreraseko parrokiaraino eta han ospatu eben jaia. 

Josema Incierte EKO-ACG mobimentuko Eleizbarrutiko presidenteak azaldu dauanez, “jokoez eta dinamikez baliatuz, akonpainamenduaren garrantziaren inguruan gogoeta egin genduan, alderdi biak nabarmenduz: akonpainamendua eskaini besteei eta besteen akonpainamendua onartu”.

Jai egin eben, beraz, alkarregaz bazkaldu, eta egunari amaiera emonez eta Fernando Marcos kontsiliarioa buru zala Eukaristia ospatu. “Eukaristian, ekerrak emon genduzan Jainkoaren eskutik jaso izan doguzan eta jasoten dihardugun gauza on guztiegaitik, besteak beste gure bizitzetan izan dogun akonpainamenduagaitik, Jesusen atzetik jarratizeko aukera emon deuskun akonpainamenduagaitik. Guzti hori ospatu eta eskertu genduan atzoko egunez. Eskerrik asko danori!!!”. 

EKO-ACG
galeria ikusi (14)