09-10-2024 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario

Nerabezaro Aurreko Aldia

Nerabezaro aurreko aldia 10 eta 14 urte bitartean kokatzen da. Aldi honen bereizgarririk nagusiena, haurtzarotik nerabezarorako “igarotea” gertatzen dala esan daiteke: haurtzarotik ataraten ari dira, nahiz eta oraindik aldi horretako ezaugarraik izan eta, aldi berean, gaztarora eroango dituan nerabezaroaren atarian dagoz.

Igarote-aldia izanda, aldi gatxa da, zehaztasunik ezari, segurtasunik ezari, zalantzari, etorriko denaren aurreko ziurgabetasunari lotutako ezaugarriak nabarmentzen diralako (gaztetxoentzat zein hezitzaileentzat), baina, aldi berean, itxaropena emoten dauan unea, azken batean, personak osatzen dihardualako eta etorkizunari begira amets egiteko aukera daualako.

Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako

Arduraduna: Maite Morezuelas
Tf.: 944 795 624
Emaila: infanciajuventud3@bizkeliza.org
Helbidea: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 BILBAO

Kristau sarbidea nerabezaro aurrean agiria

Kristau Sarbidearen Direktorioa elizbarrutian ezarri ahal izateko, ezinbestekoa da Kristau Sarbideko ibilbideen aztertze eta eguneratzea (ik. KSD 2). KSDa agiri orokorra da, ondorioz, konpromisoa hartzera eroango gaituan irakurketa egin beharra dago eta kristau sarbideko ibilbide eta aldietara egokitzea eta zehaztea.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak Kristau Sarbidean egozan ibilbideak eguneratzeari ekin deutso KSDa ezarri zanetik eta testuinguru horretan kokatzen da nerabezaro aurreko aldirako egindako lana, bai “ibilbide klasikoa” deitutakoan zein “bigarren sarbiderako ibilbidea” dalakoan be.

Agiria prestatu da, KSDaren jarraibideak zehazteko eta nerabezaro aurrekoen Kristau Sarbiderako argibideak eskaintzeko era bateko eta besteko egoeretan.

 

Documento Iniciación Cristiana en la Preadolescencia  

 

Jesusen jarraitzaile lez bizitzeko sasoia da, Ebanjelioa bizitzarako eredu bihurtzen ikasteko unea. Horregaitik, “JARRAIPENA” izango da nerabezaro aurreko aldirako ildo nagusia. Jesusen jarraitzaile izateak Haregazko atxikimendu pertsonala etenbarik sendotzea dakarrela, eguneroko bizitzarako, senide, adiskide edo gizarte hartu-emonetarako ondorioak dituala eta Hitza helarazo eta sakramentuak ospatzeko aukera emoten deuskun Eleizan txertatzen gaituala ulertzen eta bizitzen lagundu gura jake gaztetxoei

Jarraipena ildo nagusitzat hartuta, honako hau Ebanjelioak bizitzarako proposatzen deuskunaren laburpen diran “Zoriontasunetan” zehaztu da

Agiria

Cuadro general (bilingüe)

10-12 urte saioa   

12-14 urte saioa

Gurasotasun Positiboa

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzatik eskuartean dozun proposamena helarazo gura deutsuegu. Bitarteko izan gura dau seme eta alba gaztetxoak dabezan familientzat, komunikatzeko estiloen, arau eta mugak jartzearen, emozinoen kudeaketaren, gatazkei aurre egitearen inguruan gogoeta eraginez.

Sarritan, gurasook hainbat erronkari aurre egin behar izaten deutsagu seme-alaben hezkuntza eta zaintzan. Hezkuntza arloko erronka honeek, neurri handi batean, seme eta alaben adin ebolutiboek markatzen dabez. Nerabezaro aurreko aldia, aldaketaz beteta dago eta, askotan, zailtasunak izaten dira horreek kudeatzeko eta horreei aurre egiteko.

Guraso-gaitasunari lotutako arloei buruz gogoeta eginez be lagundu gura dogu:

  • Garapen pertsonala: asertibitatea, autoestimua, arautze emozionala,…
  • Guraso-agentzia: guraso-eginkizuna antzeman, berariazko familia balioei buruz gogoeta egin
  • Hezitzaileak: aldi ebolutiboen ezagutza eta moldagarritasuna, emozinoak ezagutu eta landu,…
  • Autonomia pertsonala eta gizarte babesaren bilaketa: egitekoan esku-hartu, familiarentzako bitartekoak identifikatu eta erabili,…

Jainkoarengana hurreratzea eta Jainkoaren esperientzia bizitzea da helburua, Jainkoa gure aita-ama egitekoaren isla eta gidaritzat hartuta.

Aita-amatasun positiboa azaltzeko gutuna

Barri emoteko txartela