Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 02-03-2025
Domingo
Beste egun batzuk
Cuaresma, IIEvangelio y Lecturas de 02-03-2025
IRAKURGAIA 1
Ez inor goratu zer dinoan entzun barik.
Siraken liburutik
Si 27, 5-8
Galbaheari eragindakoan hondarrak gelditzen dira,
eta azterketa egitean gizakiaren akatsak.
Labeak probatzen ditu lapikogilearen ontziak,
eta giza arrazoiketeak gizakiaren balioa.
Frutuak erakusten dau zelan zaindu daben arbola,
eta berbeak gizakiaren pentsamoldea.
Ez goratu inor berba egiten entzun baino lehen,
horretan probatzen dira-eta gizakiak.

IRAKURGAIA 2
Garaipena emoten deusku,Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ko 15, 54-58
Senideok: Gure izate ustelkorra bizi ustelezinez jantziko danean, eta izate hilkorra hilezkortasunez, orduan beteko da Liburu Santuak dinoana: Behin betiko garaitua izan da heriotzea. Non dok, herio, heure garaipena? Non heure eztena? Heriotzea dakarren eztena pekatua da, eta pekatuak legetik hartzen dau bere indarra. Eskerrak Jainkoari, garaipena emon deuskulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez!
Beraz, ene senide maiteok, iraun sendo, asmoz aldatu barik, Jaunaren lanean gero eta gogotsuago, jakinik Jaunak ez dauala zuen nekea sari barik itziko.

SALMOA
Sal 91,2-3.13-14.15-16
R/. Ona da Zuri eskerrak emotea, Jauna.
Bai ederra, Jauna, Zu goratzea
eta zure izena, Goi-goiko, kantuz ospatzea,
goizean zure maitasuna iragartea
eta gauean zure leialtasuna. R/.
«Zintzoa palmondoa lez garatuko da,
Libanoko zedroa lez haziko;
Jaunaren etxean landaturik,
gure Jainkoaren atarietan garatuko da. R/.
Zaharturik ere emongo dau frutua.
mardul eta gordin iraungo dau,
Jauna zuzena dala iragarteko:
nire harkaitza, gaiztakeriarik ez dauana». R/.

EBANJELIOA
Bihotzean ugari dagoanetik berba egiten dau ahoak.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 6, 39-45
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: Izan ete daiteke itsua itsuaren gidari ? Ez ete dira biak zulora jausiko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ondo eskolaturiko ikaslea bere irakaslea adina izango da.
Zelan ikusten dozu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko habeaz ohartzen ez? Zelan esan deikeozu senideari: "Adiskide, itzi egidazu begian dozun lasto-izpia ataraten", zeuk zeurean dozun habea ikusten ez dozula?
Itxurazale halako hori! Atara lehenengo zeure begitik habea, eta orduan ikusiko dozu garbi, senidearen begitik lasto-izpia atarateko.
Ez da zuhaitz onik frutu txarra emoten dauanik, ezta zuhaitz txarrik ere frutu ona emoten dauanik. Bere frutuetatik igarten jako zuhaitzari; elorritik ez da ikurik batzen, ezta sasitik ere mahatsik hartzen. Ona danak ona ataraten dau bere barruko ondasun-altxorretik, eta gaiztoak txarra bere gaiztakeri altxorretik; ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten dau-eta.