19-01-2025 Domingo, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 03-11-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXI
Evangelio y Lecturas de 03-11-2024

IRAKURGAIA 1

Entzun, Israel: Maitatu egizu Jauna bihotz-bihotzez.

Deuteronomio liburutik
Dt 6, 2-6

Honan berba egin eutsan Moisesek Israel-herriari: «Begirunea izango deutsazu Jaunari, zeure Jainkoari, bai zeu eta bai zeure ondorengoak luzaro bizi zaitezen, nik emoten deutsudazan lege eta agindu guztiak zeure bizitza osoan betez.
Entzun egizuz, beraz, Israel, eta ahalegindu beteten, zoriontsu izan zaitezen eta biziro ugaritu, esnea eta eztia dariozan lurraldean, Jaunak, zuen asaben Jainkoak, berbea emon eban lez.
Entzun, Israel: Jauna, gure Jainkoa, Jaun bakarra da. Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.
Izan beti gogoan gaur esaten deutsudazan berba honeek».

IRAKURGAIA 2

Beti irauten daualako, betiko abadetza dauko.

Hebrearrei egindako gutunetik
Heb 7, 23-28

Senideok: Lehengo ituneko abadeak asko ziran, ezin eben-eta iraun, hil egiten ziralako. Jesusek, ostera, beti irauten dauanez, inoiz amaituko ez dan abadetza dauko.
Jesusek betiko salbatu daikez beraren bidez Jainkoagana hurreratzen diranak, bizirik dago-eta beti hareen alde erregutzeko.
Benetan, Jesus lako abade nagusia behar genduan guk: santua, errubakoa eta kutsubagea, pekatariakandik bereizia eta zeruak baino gorago jasoa. Honek ez dau, beste abadeek lez, lehenengo bere pekatuakaitik eta gero herriarenakaitik egunero opariak eskeini beharrik, behin betiko egin eban-eta hori, bere burua oparitzat eskeini ebanean. Legeak, izan ere, gizon ahulak izentatzen ditu abade nagusi; legea baino geroago etorri dan Jainkoaren zin-hitzak, ostera, Semea izentatu dau abade nagusi, betierean bete-beteko dana.

SALMOA

Sal 17, 2-4. 47 eta 51ab

R/. Maite zaitut, Jauna, nire indar.

Maite zaitut, Jauna, nire indar!
Jauna da nire haitz, nire gaztelu,
Bera nire askatzaile. R/.

Ene Jainko, nire harkaitz babesgarri,
nire babeski eta salbamen-indar,
nire gordeleku goresgarri.
Dei egin neutsan Jaunari,
eta salbatu ninduan arerioakandik. R/.

Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!
Goratua nire Jainko salbatzailea.
Garaipen handiak emon deutsoz erregeari,
maitasuna agertu deutso bere igurtziari,
Davidi eta honen ondorengoei betiko. R/.

EBANJELIOA

Hau da lehenengo agindua. Bigarrena, barriz, honen parekoa da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 12, 28b-34

Aldi haretan, lege-maisu batek Jesusegana hurreratu eta itaundu eutsan: “Zein da agindu guztietan nagusiena?”
Jesusek erantzun: “Hau da nagusiena: "Entzun, Israel: Jauna, gure Jainkoa, Jaun bakarra da. Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz". Bigarrena, barriz, hau da: "Maitatu lagun hurkoa zeure burua lez". Ez da honeek baino agindu handiagorik”.
Lege-maisuak esan eutsan: “Ederto, Maisu; egia dinozu Jainkoa bakarra dala eta ez dala beste Jainkorik esatean, eta Ha bihotz-bihotzez, adimen guztiz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua lez maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea dala esatea”.
Eta Jesusek, zuhur erantzun ebala ikusirik, esan eutsan: “Ez zagoz urrun Jainkoaren erreinutik”.
Eta handik aurrera, ez zan inor itaunik egitera ausartzen.