Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 04-05-2025
Domingo
Beste egun batzuk
Pascua, IIIEvangelio y Lecturas de 04-05-2025
IRAKURGAIA 1
Gu gara gauza honeen testigu, baita Espiritu Santua ere.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 5, 27b-32. 40b-41
Egun hareetan, Batzar Nagusiaren aurrera ekarri ebezan apostoluak, eta abade nagusiak esan eutsen: «Ez al geuntsuen zorrotz agindu ez irakasteko Jesusen izenean? Zuek, barriz, Jerusalem osoa bete dozue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzaren erantzukizuna guri leporatu nahi deuskuzue».
Pedrok eta beste apostoluek erantzun eben: «Jainkoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizakiena. Gure asaben Jainkoak biztu egin dau zuek egur batetik zintzilik hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu egin dau bere eskumeaz, Buruzagi eta Salbatzaile eginez, Israeli bihozbarritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza honeen testigu, gu eta esaneko jakozanei Jainkoak emoten deutsen Espiritu Santua».
Jesusen izenean berba egitea zorrotz galerazo eutseen. Ondoren, askatu egin ebezan. Apostoluek pozez urten eben Batzarretik, Jainkoak Jesusen izenagaitik irainak jasateko duin aurkitu zitualako.

IRAKURGAIA 2
Hila izan dan Bildotsa bada nor ahalmena eta aberastasunak hartzeko.
Apokalipsia liburutik
Ap 5, 11-14
Nik, Joanek, ikuskarian, tronuaren, izaki bizidunen eta zaharren inguruan egozan aingeru askoren ahotsa entzun neban; milaka eta milioika ziran, eta ahots handiz inoen:
«Hila izan dan Bildotsa bada nor
ahalmena eta aberastasunak,
jakituria eta indarra,
ohorea, aintza eta gorespena hartzeko».
Eta zeruan, lur gainean, lurpean eta itsasoan dagozan sorkari guztiei, hau esaten entzun neutsen:
«Tronuan jesarrita dagoanari eta Bildotsari
gorespena, ohorea, aintza eta agintaritza
gizaldi eta gizaldietan».
Lau izaki bizidunek «Amen» erantzun eben, eta zaharrek ahuspeztu eta gurtu egin eben.

SALMOA
Sal 29, 2 eta 4, 5-6. 11-12ª eta 13b
R/. Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako.
Goratzen zaitut, Jauna, onik atara nozulako,
arerioei nire lepotik pozten itzi ez deutsezulako.
Jauna, Heriotz-leizetik atara nozu,
zulora jaisteko zorian nengoala bizibarritu. R/.
Kanta Jaunari, haren fededunok,
goratu egizue, haren santutasuna gogoratuz.
Une baterako da haren hasarrea,
bizi guztirako haren on izatea.
Arratsean negarra da gurean,
poz-oihua goizean. R/.
Entzun, Jauna, eta erruki nitaz,
izan zakidaz laguntzaile, Jauna».
Negarra dantza bihurtu deustazu,
Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emongo deutsudaz beti. R/.

EBANJELIOA
Jesusek, hurreraturik, ogia hartu eta emon egin eutsen, baita arraina ere.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 21, 1-19
Aldi haretan, barriro agertu jaken Jesus ikasleei Tiberiades itsasertzean. Honan jazo zan agertzea. Alkarregaz egozan Simon Pedro, Bikia eritzon Tomas, Natanael Galileako Kanakoa, Zebedeoren semeak eta beste ikasle bi. Simon Pedrok esan eutsen: «Arrantzura noa». Besteek erantzun eutsoen: «Zugaz goaz geu ere». Urten eta ontzira igon eben. Baina gau haretan ez eben ezer harrapatu.
Eguna argitu zanean, ur-ertzean agertu zan Jesus; baina ikasleak ez ziran konturatu Jesus zanik. Jesusek esan eutsen: «Mutilak, ba al dozue jatekorik?» Hareek erantzun: «Ez». Jesusek orduan: «Bota sarea txalupearen eskumaldera eta aurkituko dozue». Bota eben, bada, eta, hainbeste arrain harrapatu ebenez, ez ziran sarea atarateko gauza.
Orduan, Jesusek maite eban ikasle harek esan eutsan Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zala entzun ebaneko, soinekoa jantzi (erantzia eban-eta) eta salto egin eban uretara. Beste ikasleak txalupan etorri ziran, sarea arrainekin arrastaka ekarrela, lehorretik hurrean egoan-eta, ehunen bat metrora.
Lehorrera jatsi ziranean, su-txingarrak ikusi ebezan eta arrain bat gainean, eta ogia. Jesusek esan eutsen: «Ekarri harrapatu barri dozuezan arrainetako batzuk». Igon eban Simon Pedrok ontzira eta lehorrera atara eban sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain handiz beteta. Eta, hainbeste izanik ere, ez zan sarea urratu. Jesusek esan eutsen: «Etorri gosaltzera». Ikasleetako inor ez zan ausartzen nor zan itauntzera, baekien-eta Jauna zana. Orduan, Jesusek, hurreraturik, ogia hartu eta emon egin eutsen, baita arraina ere.
Hirugarren aldia izan zan hau, Jesus, hilen artetik biztu ondoren, ikasleei agertu jakena.
[Gosaldu ondoren, Jesusek esan eutsan Pedrori: «Simon, Joanen semea, honeek baino maiteago al nozu?» Harek erantzun: «Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana». Jesusek, orduan: «Larratu egizuz nire bildotsak».
Bigarrenez itaundu eutsan Jesusek: «Simon, Joanen semea, maite al nozu?» Harek erantzun: «Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana». Jesusek, orduan: «Zaindu egizuz nire ardiak».
Hirugarrenez itaundu eutsan Jesusek: «Simon, Joanen semea, maite al nozu?» Pedro goibeldu egin zan maite ete eban hirugarrenez itaundu eutsolako, eta erantzun eutsan: «Jauna, Zuk dana dakizu; Zuk badakizu maite zaitudana». Orduan, Jesusek esan eutsan: «Larratu egizuz nire ardiak. Bene-benetan dinotsut: Gazteago zinanean, zeuk lotzen zenduan gerrikoa eta nahi zenduan tokira joaten zinan; zahartzean, ostera, zuk besoak luzatu eta beste batek lotuko deutsu gerrikoa eta gura izango ez dozun tokira eroango zaitu».
Holan, zelako heriotzeaz Jainkoari aintza emongo eutsan adierazo eban Jesusek. Ondoren, esan eutsan: «Jarraitu Niri».]