Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 06-11-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXIEvangelio y Lecturas de 06-11-2022
IRAKURGAIA 1
Izadiaren erregeak biztu egingo gaitu betiko bizirako.
Makabearren bigarren liburutik
2 M 7, 1-2.9-14
Egun hareetan, zazpi anaia atxilotu ebezan euren amagaz. Legeak galerazota eban txarrikia jatera behartu gurarik, idi-zainez egindako zartailuz zigortu ebazan Antioko erregeak.
Anaia zaharrenak, danen izenean berba eginez, esan eban: «Zer itauntzen deuskuzu? Zer jakin gura dozu gugandik? Prest gagoz hilteko, gure asaben legeak hausi baino lehen».
Bigarren anaiak ere, azken arnasea emotean, esan eban: «Zuk, gaizkile maltzur horrek, oraingo bizia kentzen deuskuzu; baina munduaren Erregeak betiko bizirako biztuko gaitu beraren legeakaitik hilten garanok».
Gero, irainka eta iseka egiten hasi ziran hirugarrenari; mihina atarateko eskatu eutsoenean, behingoan atara eban eta eskuak ere luzatu ebazan kementsu. Eta esan eban gizon lez: «Jainkoak emon eustazan gorputz-atal honeek beraren legeakaitik gitxitzat daukadaz; eta ziur nago Beragandik hartuko dodazala barriro». Harriturik gelditu ziran erregea eta beronegaz ziranak gaztearen ausardiaz, huskeriatzat ebazan-eta oinaze-minak.
Ha hil zanean, oinaze berberaz torturatu eben laugarrena. Hiltear egoala, esan eban: «Merezidu dau giza eskuz hilteak, Jainkoak berbizteko itxaropena emoten deuskunean. Zuk, ostera, ez dozu bizirako berbizterik izango».

IRAKURGAIA 2
Jaunak sendotu zagiezala egite eta berba on guztietarako.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako bigarren gutunetik
2 Ts 2, 163, 5
Senideok: Jesu Kristo gure Jaunak berak eta Jainko gure Aitak maite izan gaituanak eta betiereko kontsolamendua eta holako itxaropen zoriontsua doan emon deuskuzanak bete zagiezala adorez eta sendotu, ona dan guztia egitez eta berbaz burutzeko.
Gainerakoan, senideok, egizue otoitz gure alde, Jaunaren mezua bizkor zabaldu daiten eta danek ospez onartu dagien, zuek onartu zenduen lez. Egin otoitz ere guk onik urten dagigun jente oker eta gaiztoakandik, ez dira-eta danak leialak. Jauna, ostera, leiala da; Berak sendotuko zaitue eta gaiztoakandik gordeko. Zuei jagotsuenez, guk agindutako guztia egiten dozuen konfiantza emoten deusku Jaunak, baita egiten jarraituko dozuena ere. Jaunak zuzendu dagizala zuen bihotzak Jainkoa maitatzera eta Kristoren itxaropenean irautera.

SALMOA
Sal 16, 1. 5-6. 8 eta 15
R/. Esnatzean, zure aurpegiaz aseko naz, Jauna.
Entzun, Jauna, nire justizi eskea,
aditu nire deadarra;
makurtu belarria nire otoitzera:
ez dot engainurik ezpanetan. R/.
Sendo ditut oinak ezarritako bideetan,
ez dira aldendu nire urratsak zure arrastotik.
Deika nozu, Jainko, erantzuten deustazu-eta;
bihurtu nigana belarria, entzun nire berbea. R/.
Zaindu nagizu begi-ninia lez,
gorde ni zeure hegoen kerizpean,
nik, barriz, zuzena nazala,
zure aurpegia dot ikusiko,
iratzartzean zure presentziaz naz aseko. R/.

EBANJELIOA
Ez da hildakoen Jainko, biziena baino.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 20, 27-38
Aldi haretan, saduzear batzuk hurreratu jakozan Jesusi (saduzearrek ez dabe onartzen hildakoak biztuten diranik). Eta [itaundu eutsoen: «Maisu, Moisesek idatzi euskun: "Norbaiti anaia ezkondua seme-alaba barik hilten bajako, ezkondu bedi alargunagaz, anaiari ondorengoa emoteko". Baziran, bada, zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alaba barik hil zan. Bigarrena eta hirugarrena alargunagaz ezkondu ziran, eta zazpiak bardin. Eta danak seme-alaba barik hil ziran. Azkenik, hil zan emakumea ere. Biztuerakoan, zeinen emazte izango da, zazpiek izan eben-eta emazte?»]
Jesusek erantzun eutsen: «Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira; baina datorren munduan eta hildakoen biztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituanak, gizaseme nahiz emakume, ez dira ezkonduko; izan ere, ez daitekez hil, aingeruak lez dira-eta eta Jainkoaren seme-alaba, biztueran parte daben ezkero. Gainera, hildakoak biztuten dirala Moisesek berak adierazoten dau, sutan egoan sasiaren pasartean, Jaunari Abrahamen Jainko, Isaaken Jainko eta Jakoben Jainko deitzen deutsanean. Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baino, danak bizirik dagoz-eta Harentzat».