12-10-2024 Nuestra Señora del Pilar
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 07-07-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XIV
Evangelio y Lecturas de 07-07-2024

IRAKURGAIA 1

Herri bihurria dira, baina jakingo dabe badala profeta bat hareen artean.

Ezekiel Profetearen liburutik
Ez 2, 2-5

Egun hareetan, Jaunaren espiritua sartu zan nigan eta zutunik jarri ninduan, eta berba egiten eustanari entzun neutsan esaten: «Gizaseme, israeldarrakana bialtzen zaitut, jente bihurri horreekana; horreek eta horreen asabak nire aurka jagi dira gaur arte. Seme-alaba burugogor eta setatsu horreekana bialtzen zaitut nire mezua adierazotera. Holan, entzun ala ez, jakingo dau herri bihurri horrek badauala profeta bat euren artean».

IRAKURGAIA 2

Pozik harrotuko naz nire argaltasunez, Kristoren indarra bizi daiten nigan.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik
2 Ko 12, 7-10

Senideok: Nire burua dan baino handiagotzat jo ez dagidan, haragian sartuta daukadan eztena emon jat, jo eta jo darabildan Satanasen ordezkaria, harrotu ez naiten. Hiru bider eskatu deutsat Jaunari, kendu dagiala hori nigandik, baina Berak esan deust: «Nahikoa dozu nire laguntza, nire indarra makaltasunean gauzatzen da-eta bete-betean».
Pozik harrotuko naz, beraz, neure makaltasunaz, Kristoren indarra bizi daiten nigan. Horregaitik, pozik nabil Kristogaitik jasaten dodazan makaltasun, irain, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Makala nazanean, orduan naz-eta indartsu.

SALMOA

Sal 122, 1. 2. 3-4

R/. Gure begiak Jaunagana dagoz, gugaz errukitu dadin arte.

Zugana jasoten ditut begiak,
zeruan errege zaran Horregana. R/.

Zelan morroien begiak nagusien eskuetara
eta neskamearen begiak etxekoandrearen eskuetara,
holan dagoz gure begiak Jaunagana,
gure Jainkoagana,
gutaz erruki dadin arte. R/.

Erruki gutaz, Jauna, erruki!
Buruz gain gagoz mespretxuz,
buruz gain ustetsuen burlaz,
harroen irainez. R/.

EBANJELIOA

Bere herrian bakarrik gitxiesten dabe profetea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 6, 1-6

Aldi haretan, Jesus bere herrira joan zan, ikasleak ondoren zituala. Hurrengo zapatuan, sinagogan irakasten hasi zan. Entzule askok, harriturik, honan inoen: «Nondik dau Honek hori guztiori? Zer da emon jakon jakituria hori? Eta honen eskuz jazoten diran mirari horreek? Hau ez al da, ba, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez al dira hemen gure artean bizi?» Eta ezin eben sinestu Haregan.
Jesusek esan eutsen: «Profeteari edonon emoten deutsoe ohore, bere herrian, senitartean eta etxean izan ezik».
Eta ezin izan eban han miraririk egin; holan ere, gaixo bakar batzuk osatu zituan, eskuak gainean ezarriz. Eta harriturik egoan hareen sinesgogorkeriaz. Gero, inguruko auzoetan ibili zan, irakasten.