Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 09-07-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XIVEvangelio y Lecturas de 09-07-2023
IRAKURGAIA 1
Hor jatortzu apal zure erregea.
Zakarias Profetearen liburutik
Za 9, 9-10
Honan dino Jaunak:
«Poztu biziro, Sion uri eder!
Egin irrintzi, Jerusalem uriburu!
Hara, bajatortzu zeure erregea:
zuzen eta garaile dator,
apal eta asto baten gainean,
astakume baten gainean.
Berak hondatuko ditu Efraimeko guda-gurdiak
eta Jerusalemeko zaldiak;
hausiko ditu guda-uztaiak,
eta bakea iragarriko deutse nazinoei.
Itsasotik itsasora aginduko dau,
Eufrates ibaitik lurraren azken mugetaraino».

IRAKURGAIA 2
Espirituagaz gorputzaren egiteak hilarazoten badozuez, biziko zaree.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik
Erm 8, 9. 11-13
Senideok: Zuek ez zaree grina txarren menpean bizi, Espirituaren menpean baino, Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da-eta. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristorena. Jesus hildakoen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekan bizi bada, Kristo hildakoen artetik biztu ebanak berak biziazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan beraren Espirituaren bitartez.
Zorretan gagoz, beraz, senideok, baina ez grina txarrakaz, horreen arabera biziteko. Holan bizitzen bazaree, hil egingo zaree; baina Espirituaren bidez giza egintza txarrei uko egiten badeutsezue, bizi egingo zaree.

SALMOA
Sal 144, 1-2. 8-9. 10-11. 13cd-14
R/. Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dot zure izena beti ere.
Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiren beti.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena goretsiko beti. R/.
Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregaitza eta ondoguraz betea.
Ona da Jauna guztientzat,
errukiz betea bere sorkari guztientzat. R/.
Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinkatu zeure fededunek;
aitatu begie zure erregetza ospetsua,
berba egin begie zure ahalmenaz. R/.
Fidagarria da Jauna bere berba guztietan,
leiala bere egintza guztietan.
Jaunak eusten deutse jausteko zorian dagozanei,
eta lur jota dagozanak jasoten ditu. R/.

EBANJELIOA
Bihozbera naz eta apala.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 11, 25-30
Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jente apalari agertu deutsazuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino eta Semeak agertu nahi deutsanak baino.
Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena. Nire buztarria leuna eta nire zamea arina da-eta».