Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 10-11-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXIIEvangelio y Lecturas de 10-11-2024
IRAKURGAIA 1
Emakume alargunak egin eban bere urunetik sutopil txiki bat, eta Eliasi eroan eutsan.
Erregeen lehenengo liburutik
1 Erg 17, 10-16
Egun hareetan, jagi zan Elias prefeta eta Sareptara joan zan.
Uriko ateetara heldu zanean, emakume alargun bat ikusi eban zotzak batzen. Eliasek deitu eta esan eutsan: «Ekarri egidazu ontzian ur apur bat edateko». Bila joiala, Eliasek atzetik oihu egin eta esan eutsan: «Ekarri egidazu, arren, ogi-zati bat ere».
Emakumeak erantzun eutsan: «Ala Jauna, zure Jainkoa! Ez dot bat ere ogirik; eskutada bat urun besterik ez daukot katiluan, eta orio pittin bat pitxerrean; zotzak batzen niharduan, neure semearentzat eta biontzat opil bat egin, jan eta gero hil gaitezan».
Eliasek esan eutsan: «Ez izan bildurrik. Joan eta egin esan dozuna; baina egidazu lehenengo niri sutopiltxo bat eta ekarri. Gero, egingo dozu semearentzat eta zeuretzat. Hau dino-eta Jaunak, Israelgo Jainkoak: "Urun-katilua ez da amaituko, ezta oriontzia agortuko ere, Jaunak lurrera euria bialduko dauan egunera arte"».
Joan zan, bada, emakumea eta egin eban Eliasek esana, eta luzaroan jan eben Eliasek eta ama-semeek. Urun-katilua ez zan amaitu, ezta oriontzia agortu ere, Jaunak Eliasen ahoz esan eban lez.

IRAKURGAIA 2
Kristok, askoren pekatuak kentzeko, behin bakarrik emon eban bere burua opari.
Hebrearrei egindako gutunetik
Heb 9, 24-28
Senideok: Kristo ez zan sartu giza eskuz egindako santutegian benetakoaren irudi besterik ez zan santutegian, zeruan bertan baino, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko; eta ez zan sartu behin eta barriro bere burua opari eskeintzeko, abade nagusia berea ez dauan odolagaz santutegian urtero sartzen dan lez; bestela, hil ere askotan hil behar izango eban, munduaren hasieratik. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diran sasoi honeetan, bere buruaren opariaz pekatua ezerezteko.
Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dabela eta gero auzia izango dala erabagia dagoan lez, holantxe Kristo ere: behin bakarrik izan zan oparitzat eskeinia guztien pekatuak kentzeko, eta gero bigarrenez agertuko da, pekatuagaz zerikusi barik, beraren zain dagozanak salbatzera.

SALMOA
Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota dau.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 12, 38-44
Aldi haretan, Jesusek, bere irakatsaldian, esan eutsan jenteari: Zabilze kontuz lege-maisuekin! Gogoko dabe harro-harro jantzita ibiltea eta plazetan jentearen agurrak hartzea; gogoko dabez sinagogetan aurreneko aulkiak eta jai-jatorduetan mahaiburuak. Eta, azkenbako otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dabez. Holakoek epairik zorrotzena izango dabe.
Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean jesarrita egoan, jenteak kutxetara dirua zelan botaten eban begira. Aberats askok ugari emoten eban. Etorri zan emakume alargun behartsu bat ere, eta txanpon bi bota ebazan, huskeria bat. Jesusek, ikasleei dei egin eta esan eutsen: Benetan dinotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota dau kutxara. Izan ere, beste guztiek sobera dabenetik emon dabe; honek, ostera, bere eskasian, eukan guztia, bizitzeko behar ebana, emon dau.

EBANJELIOA