25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 11-12-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Adviento, II
Evangelio y Lecturas de 11-12-2022

IRAKURGAIA 1

Jainkoa bera etorriko da, eta salbatuko gaitu.

Isaias Profetearen liburutik
Is 35, 1-6a. 10

Poztu beitez basamortua eta lur elkorra,
alaitu bedi eremua eta lilia lez loratu,
jantzi bedi lorez
eta egin begi irrintzi eta jauzi pozaren pozez.

Libano baizen zoragarri
eta Karmel mendia
eta Saron lautada baizen eder bihurtuko dira.
Ikusiko dabe Jaunaren aintza,
gure Jainkoaren edertasuna.
Indartu egizuez esku ahulduak,
sendotu belaun makalduak;
esan bihotz-bildurtiei:
*Eutsi gogor! Ez izan bildurrik!
Horra zuen Jainkoa!
Berbera dator zuek salbatzera
eta merezia daben zigorra arerioei emotera+.
Orduan, itsuen begiak edegiko dira
eta gorren belarriak zabalduko.
Herrenak basahuntzak lez salto egingo dau
eta mutuaren mihinak oihu egingo pozez.
Jaunak askatuak ibiliko dira bide horretan,
Harek libratuak bihurtuko handik.
Pozez kantari etorriko dira Sionera:
amaibako alaitasuna hareen aurpegian!
Poza eta alaitasuna izango dabez lagun.
Nahigabeak eta negarrak ihes egingo dabe.

IRAKURGAIA 2

Egon sendo, laster etorriko da-eta Jauna.

Santiago Apostoluaren gutunetik
St 5, 7-10

Senideok: Izan egizue pazientzia Jaunaren etorrera arte. Begiratu nekazariari: lurraren frutu ederraren zain egoten da eta pazientziaz itxaroten ditu goiz-euria eta berant-euria. Izan pazientzia zuek ere eta egon sendo, laster etorriko da-eta Jauna.
Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka, kondenatu ez zagiezan; begira, epailea ate-atean da. Senideok, hartu egizuez sufrimentu eta pazientziaren eredutzat Jaunaren izenean berba egin eben Profetak.

SALMOA

Zu zara etortekoa, ala besteren baten zain egon behar dogu?

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 11, 2-11

Aldi haretan, Joan Bateatzaileak, kartzelan Kristoren egiteen barri izanik, bere ikasle batzuk bialdu eutsozan itauntzera: *Zu zara etortekoa ala besteren baten zain egon behar dogu?+
Jesusek erantzun eutsen: *Zoaze eta esan Joani entzuten eta ikusten dozuena: itsuek ikusten dabe eta herrenak badabilz, legenardunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzuten dabe, hilak biztuten dira eta behartsuei Barriona iragarten jake. Eta zorionekoa Nigaitik jauspiderik hartzen ez dauana!+
Hareek alde egitean, Jesus Joani buruz berba egiten hasi jakon jenteari: *Zer ikustera urten zenduen basamortura? Haizeak astintzen dauan kanaberea? Edota zer ikustera urten zenduen? Apain jantzitako gizona? Apain janzten diranak errege-jauregietan egoten dira. Zer ikustera urten zenduen, bada? Profetaren bat? Baietz dinotsuet, eta profeta baino ere gehiago dana. Horretaz dago idatzita Liburu Santuan:
"Begira,
neure mezularia bialtzen dot zure aurretik,
zuri bidea prestatzera".
Bene benetan dinotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Bateatzailea baino handiagorik. Halan ere, zeruetako erreinuko txikiena ere ha baino handiagoa da+.

EBANJELIOA