Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 13-10-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXVIIIEvangelio y Lecturas de 13-10-2024
IRAKURGAIA 1
Aberastasunak ezer ez zirala uste neban jakituriaren ondoan.
Jakituria liburutik
Jkd 7, 7-11
Otoitz egin neban, eta zuhurtasuna emon eustan Jainkoak,
dei egin neutsan, eta jakituriaren espiritua heldu jatan;
errege-aurkia eta aginte-makilea baino nahiago izan neban;
haren aldean aberastasuna ezereztzat jo neban;
harri-bitxirik preziatuenagaz ere ez neban parekatu,
urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez,
eta zidarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.
Osasuna eta edertasuna baino maiteago izan neban,
eta neure argitzat aukeratu neban,
haren disdira ez da-eta inoiz amatetan.
Eta jakituriagaz ondasun guztiak batera etorri jatazan,
eta ezin konta ahala aberastasun haren eskutik.

IRAKURGAIA 2
Bihotzaren erabagi eta asmoak epaitzeko gai da Jainkoaren berbea.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 4, 12-13
Bizia da Jainkoaren berbea, bizia eta eraginkorra, aho biko ezpatea baino sarkorragoa: arima eta espirituaren sakoneraino sartzen da, pertsonearen zokorik ezkutueneraino, eta barreneko pentsamentu eta asmoak aztertzen ditu. Ez da harentzat munduan ezer ikusezinik; dana dago biluzik eta agirian, kontuak emon beharko deutsaguzan Haren begietan.

SALMOA
Sal 89, 12-13. 14-15. 16-17
R/. Zeure maitasunaz ase gagizuz, Jauna, poztu gaitezan Zugan.
Irakatsi egiguzu geure egunen kontua eroaten,
zuhurtasunaren muinaz jabetu gaitezan.
Bihurtu zakiguz, Jauna! Noiz arte?
Errukitu zaitez zeure zerbitzariez. R/.
Asetu gagizuz goizero zeure maitasunaz,
poztu gaitezan eta zoriontsu izan geure egun guztietan.
Emon zoriona orain arteko atsekabe-egunen ordez,
ikusi doguzan urte gorrien ordez. R/.
Ikusi begie zure zerbitzariek zure ekintza,
eta hareen seme-alabek zure dirdaia.
Betor gugana Jaunaren, gure Jainkoaren, gozotasuna
eta sendotu begi Harek gure eskuen lana;
sendotu dagiala, bai, gure lana. R/.

EBANJELIOA
Saldu daukazuzan guztiak, eta jarraitu Niri.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 10, 17-30
Aldi haretan, Jesus abiatzera joiala, gizon bat etorri jakon lasterka eta, aurrean belaunikaturik, itaundu eutsan: «Maisu ona, zer egin behar dot betiko bizia ondaretzat jasoteko?»
Jesusek erantzun eutsan: «Zergaitik esaten deustazu ona? Inor ez da ona, Jainkoa besterik. Badakizuz aginduak: ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin guzurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, hartu aintzat aitamak». Harek, orduan: «Maisu, gazte-gaztetatik bete izan dot guzti hori».
Jesus maitasunez begira jarri jakon, eta esan: «Gauza bat besterik ez jatzu falta: zoaz, saldu daukazun guztia eta emon behartsuei, eta altxorra izango dozu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu Niri». Berba honeek entzutean, ilun jarri zan gizona eta nahigabez joan, ondasun handien jabe zan-eta.
Orduan, Jesusek, ingurura begiratuz, esan eutsen ikasleei: «Bai nekez sartuko dirala aberatsak Jainkoaren erreinuan!» Harriturik itzi ebazan ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek barriro ere: «Ene semeok, bai zaila dala Jainkoaren erreinuan sartzea! Orratzaren begitik gamelua igarotea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino».
Ikasleek, gero eta harrituago, alkarri inotsen: «Nor salbatu daiteke, orduan?» Jesusek begira-begira jarri eta esan eutsen: «Gizakiarentzat ezinezkoa da, baina Jainkoarentzat ez, dana daike-eta Jainkoak».
[Pedrok esan eutsan Jesusi: «Hara, guk dana itzi dogu, Zuri jarraitzeko».
Jesusek erantzun: «Benetan dinotsuet: Nigaitik eta Barrionagaitik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak izten dituanak, orain, mundu honetan, ehun holako hartuko dau: etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia».]