Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 16-10-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXVIIIEvangelio y Lecturas de 16-10-2022
IRAKURGAIA 1
Moisesek eskuak gora ebazanean, Israel zan irabazle.
Urteera liburutik
Ur 17, 8-13
Aldi haretan, amalektarrek israeldarrei eraso eutseen Refidimen. Orduan, Moisesek esan eutsan Josueri: «Aukeratu gizon batzuk eta urten amalektarren kontra burrukara. Bihar muinoaren gainean zutunik egongo naz ni, Jainkoaren makilea eskuan».
Moisesek esan eutsan lez egin eban Josuek eta amalektarren kontra burrukeari ekin eutsan. Bitartean, Moisesek, Aaronek eta Hurek muinoaren gainera igon eben. Moisesek besoei goian eusten eutsenean, israeldarrak ziran irabazle; behera jausten jakozanean, ostera, amalektarrak.
Moisesi besoak nekatu jakozanean, harri bat hartu eta azpian ipini eutsoen, bertan jesarri eiten. Aaronek eta Hur-ek haren besoei eutsi eutseen, alde banatatik. Honan, Moisesen besoek tinko iraun eben, eguzkia sartu arte. Eta Josuek amalektarrak garaitu ebazan eta ezpataz garbitu.

IRAKURGAIA 2
Jainkoaren gizona edozein eginbehar onetarako bikain moldatuta dago.
San Paulo Apostoluak Timoteori
2 Tm 3, 144, 2
Anaia maite: Iraun sendo, ikasi eta sinestu dozun guztian; hartu gogoan noregandik ikasia dozun eta Liburu Santuak umetatik ezagutzen dozuzala. Liburu Santuek emon daikezue, Kristo Jesuseganako simesmenaren bidez salbamenera daroan jakituria. Liburu Santuetan idatzirik dagoan guztia Jainkoak inspiratuta dago, eta irakasteko, arrazoiak emoteko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria; holan, Jainkoaren gizona guztiz hornituta dago, eta edozein eginbehar onetarako prest.
Jainkoaren aurrean eta, errege lez agertuz, biziak eta hilak epaitzera etorriko dan Kristo Jesusen aurrean, erregutzen deutsut: iragarri Jainkoaren berbea; ekin sasoia danean eta ez danean, emon arrazoiak, zentzatuarazo eta aholkatu, zeure pazientzia guztia eta irakasteko gaitasuna erabiliz.

SALMOA
Sal 120, 1-2. 3-4. 5-6. 7-8
R/. Gure laguntza, Jaunaren izena, zeru-lurrak egin dituanarena
Mendietara ditut jasoten begiok:
nondik etorriko ete jat laguntza?
Laguntza Jaunagandik datorkit,
zeru-lurrak egin zituan Harengandik. R/.
Jaunak ez deutsu jausten itziko,
zure zaintzailea ez dago lo.
Ez dau inoiz lorik egiten
Israelen zaintzaileak. R/.
Jauna dozu zaintzaile, Jauna kerizpe:
alboan dozu beti.
Ez deutsu gaitzik egingo eguzkiak egunez,
ezta ilargiak ere gauez. R/.
Jaunak zainduko zaitu gaitz guztitik,
zainduko dau zure bizia.
Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiak
oraindanik betidaino. R/.

EBANJELIOA
Jainkoak egingo deutse zuzenbidea gau eta egun otoitzean dabilkozan bere aukeratuei.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 18, 1-8
Aldi haretan, otoitz eten barik egin behar ebela eta ez ebela etsi behar adierazoteko, Jesusek parabola hau esan eutsen: «Bazan herri batean epaile bat, ez Jainkoari bildurrik, ez gizakiari begirunerik ez eutsana. Bazan uri berean emakume alargun bat ere. Hau epaileagana joaten zan, eskatzera: Egidazu justizia arerioagazko auzian. Luzaroan epaileak ez eutsan jaramonik egin gura izan, baina azkenean berekautan esan eban: Ez deutsat Jainkoari bildurrik, ez gizakiari begirunerik; baina, alargun hau gogaikarri jatanez, egingo deutsat justizia, behingoz bakean itzi nagian"».
Eta honan amaitu eban Jaunak: «Begiratu zer dinoan epaile zuzenbegeak. Eta Jainkoak, ez ete deutse justizia egingo, gau eta egun deadarka dabilkozan bere aukeratuei? Zain eukiko ete ditu luzaroan? Justizia behingoan egingo deutsela dinotsuet. Baina Gizonaren Semeak, datorrenean, aurkituko ete dau sinesmenik munduan?»