29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 18-12-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Adviento, III
Evangelio y Lecturas de 18-12-2022

IRAKURGAIA 1

Begiratu, birjinea umedun dago.

Isaias Profetearen liburutik
Is 7, 10-14

Egun hareetan, mezu hau emon eutsan Jaunak Akaz erregeari Isaias profetearen bidez: *Eskatu egiozu Jaunari, zeure Jainkoari, ezaugarri bat zeuretzat, lurraren barruan nahiz zeruen goienean+. Akazek erantzun eutsan: *Ez dot ezaugarririk eskatuko, ez dot tentatuko Jauna+.
Orduan Isaiasek esan eban:
*Entzun, Daviden etxe:
Gitxi al deritzozue gizakientzat aspergarri izateari?
Nire Jainkoarentzat ere aspergarri izan behar al dozue?
Horregaitik, Jaunak berak emongo deutsue ezaugarria.
Begira, birjinea umedun dago eta semea izango dau;
Emmanuel ipiniko deutso izena, hau da, "Jainkoa gugaz"+.

IRAKURGAIA 2

Jesu Kristo, haragiz Davidegandik jaioa, Jainkoaren Semea.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunaren hasierea
Erm 1, 1-7

Ni Paulo, Jesu Kristoren zerbitzaria, Jainkoak deitu eta bereiztu ninduan apostolu izateko eta Liburu Santuetan Profeten ahoz aurrez aginduta eukan bere Barriona iragarteko. Barrion hau Jainkoaren Semeari buruz da, Jesu Kristo gure Jaunari buruz, hain zuzen ere: hau giza jatorriz Daviden hazitik jaio zan; baina hilen artetik biztu dan ezkero, santu egiten dauan Espirituak Jainkoaren Seme ahaltsu egin dau.
Jesu Kristogandik hartu genduan apostolu izateko dohaia, jentil-herriei sinesmena eroateko eta hareekan fedezko erantzuna sortzeko, beraren aintzarako. Hareetakoak zaree zuek ere, Erroman bizi zareen guztiok, Jainkoaren maiteok eta Jesu Kristok bere herri santuko izatera deituok. Grazia eta bakea zuei, Jainko gure Aitagandik eta Jesu Kristo gure Jaunagandik.

SALMOA

Sal 23, 12. 3-4ab. 5-6

R/. Badator Jauna: Bera da Errege ospetsua.

Jaunarena da lurra, eta lurra beteten dabenak,
lurbira eta bertan bizi diranak.
Harek emon deutsaz itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri. R/.

Jaunaren mendira nork igongo?
Haren toki santuan nor egongo?
Eskuak errubage eta bihotza garbi dituana,
huskerietara joten ez dauana. R/.

Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,
zuzentasuna salbatzaile dauan Jainkoagandik.
Hau da Haren bila dabilzanen taldea,
Jakoben Jainkoaren bila dabilzanena. R/.

EBANJELIOA

Mariagandik jaioko da Jesus.Maria Daviden seme Joseren emaztea da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 1, 18-24

Jesu Kristoren sortzea honan jazo zan: Maria, Jesusen ama, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoan eta, alkarregaz bizi izan baino lehen, umedun geratu zan Espiritu Santuaren egitez. Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa zalako eta ez ebalako bere emaztea salatu gura, isilean iztea erabagi eban.
Baina asmo hori gogoan erabilela, Jaunaren aingerua agertu jakon amesetan eta esan eutsan: *Jose, Daviden ondorengo hori, ez izan bildurrik Maria, zeure emaztea, etxean hartzeko, honegan sortua Espiritu Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk "Jesus" ezarriko deutsazu izena, Berak salbatuko dau-eta bere herria pekatuetatik+.
Guzti hau Jaunak profetearen ahoz esandakoa bete zedin jazo zan:
*Begira, birjineak sabelean sortu
eta semea izango dau,
eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena+
(Emmanuel izenak "Jainkoa gugaz" esan gura dau).
Josek, lotatik esnatu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eutsan lez egin eban, eta bere etxean hartu eban emaztea.