24-11-2024 Jesucristo Rey del Universo
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 20-11-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXIII
Evangelio y Lecturas de 20-11-2022

IRAKURGAIA 1

David Israelgo errege igurtzi eben.

Samuelen bigarren liburutik
2 Sm 5, 1-3

Egun hareetan, Israelgo leinu guztiek Hebronera Davidegana etorri eta esan eutsoen: «Geu ere zeure odolekoak gozuz. Lehenago ere, Saul gure errege zanean ere, zuk gidatzen zenduzan Israelen joan-etorriak. Gainera zuri esan deutsu Jaunak: "Zeuk gidatuko dozu nire herri Israel eta zeu izango zara israeldarren agintaria"».
Etorri ziran, beraz, israeldarren buruzagi guztiak David erregeagana Hebronera, eta honek hitzarmena egin eban hareekin Hebronen Jaunaren aurrean. Eta hareek Israelgo errege igurtzi eben.

IRAKURGAIA 2

Bere Seme maitearen erreinura aldatu gaitu.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako gutunetik
Kol 1, 12-20

Senideok: Pozez beterik, eskerrak emon egiozuez Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituan ondasunetan parte izateko gai egin zaituenari. Berak atara gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu; Honegan dogu askapena, pekatuen parkamena.
Jesu Kristo Jainko ikusezinaren irudia da,
sorkari guztietan lehensemea.
Beronen bidez dira-eta eginak gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak eta ez diranak:
Aurki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak baino lehenago da Bera,
eta guztiek Beragan diraue.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizearen buru, hain zuzen ere.
Bera da hasierea, hilen arteko lehensemea,
diran guztietan Bera izan daiten lehenengoa.
Jainkoaren gogoko izan da-eta
betearen betea Haregan egotea,
eta, haren bidez, gauza guztiak Beragaz adiskidetzea;
haren kurutzeko odolaz bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.

SALMOA

Sal 121, 1-2. 4-5.

R/. Goazen pozik Jaunaren etxera!

Ha poza nirea, esan eustenean:
Goazen Jaunaren etxera!
Hona orain nire oinak
zure ateetan, Jerusalem. R/.

Hara igoten dira leinuak, Jaunaren leinuak,
Israelen legea danez, Jaunaren izena gorestera.
Han dagoz ezarriak auzi-mahaiak,
Daviden jauregiko mahaiak. R/.


EBANJELIOA

Jauna,gomutau zaitez nitaz, zeure erreinura heltzean.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 23, 35b-43

Aldi haretan, agintariak keinuka egiten eutsoen Jesusi, esanez: «Besteak salbatu jozak; salbatu dagiala bere burua, Jainkoaren Mesias, Aukeratua, baldin badok». Gudariek ere iseka egiten eutsoen; ondoraturik, ozpina eskeintzen eutsoen, esanez: «Juduen erregea baldin bahaz, salbatu egik heure burua!»
Gainean idazkun hau eban: HAU JUDUEN ERREGEA DA.
Kurutzetik dingilizka egozan gaizkileetako bat Jesusi irainka ebilkon: «Hi ez al haz, bada, Mesias? Salbatu egik heure burua eta salbatu gu ere!»
Baina besteak hasarre egin eutsan, esanez: «Ez al deutsok bildurrik Jainkoari, zigorra jasaten hagoala ere? Gurea legezkoa dok, geure eginakaitik merezi joagu-eta; baina Honek ez jok ezelako okerrik egin».
Gero, esan eban: «Jesus, gomutau zaitez nitaz, zeure erreinura heltzean».
Jesusek erantzun eutsan: «Benetan dinotsut: gaur Nigaz izango zara paradisuan».