Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 27-08-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXIEvangelio y Lecturas de 27-08-2023
IRAKURGAIA 1
Hari ipiniko deutsat lepotik Daviden etxeko giltza.
Isaias Profetearen liburutik
Is 22, 19-23
Honan dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari, errege-jauregiko arduradunari:
«Bota egingo zaitut kargutik
eta zagozan lekutik kendu.
Egun haretan neure zerbitzari Eliakimi,
Hilkiasen semeari, egingo deutsat dei;
zure soingainekoa jantziazo,
zure gerrikoa ezarri
eta zure aginpidea emongo deutsat.
Aita baten pareko izango da
Jerusalemeko bizilagunentzat
eta Judako herriarentzat.
Daviden jauregiko giltzak
jarriko deutsadaz lepoan;
harek edegitakoa ez dau inork itxiko;
harek itxitakoa ez dau inork edegiko.
Untzea egur gogorrean baizen sendo
ezarriko dot,
bere senitartearen harrogarri
izango da».

IRAKURGAIA 2
Haregandik dira gauza guztiak, Haren bidez eta Harentzat.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik
Erm 11, 33-36
Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituria eta ezaguerea! Bai aztergaitzak beraren erabagiak eta sumatu ezinak beraren bideak! Nork ezagutu ditu Jaunaren pentsamentuak? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso Hari lehenengo, gero Harek bihurtu behar izateko? Beragandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta Berarentzat. Aintza Berari betierean. Amen.

SALMOA
Sal 137, 1-2a. 2bcd-3. 6 eta 8bc
R/. Betiko dago, Jauna, zure maitasuna, ez eskutik itzi zeure eskuz egin dozuna.
Eskerrak emoten deutsudaz Jauna, bihotz-bihotzez,
kantuz ospatzen zaitut aingeruen aurrean,
eta zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/.
Eskerrak emoten deutsadaz zure izenari,
zure maitasun eta leialtasunagaitik,
paregabeak egin dozuz-eta
zeure izena eta promesa.
Dei egin neutsunean, erantzun zeustan,
bihotzean kemena bizkortu. R/.
Gorena da, bai, Jauna,
baina umilari deutso begiratzen;
harroari, barriz, urrundik igarten.
Jauna, zure maitasuna betikoa,
ez itzi bertan behera zeure eskuen lana! R/.

EBANJELIOA
Zu «Harria» zara, eta zuri emongo deutsudaz zeruetako erreinuaren giltzak.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 16, 13-20
Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino jenteak?»
Hareek erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat».
Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».
Orduan, Jesusek esan eutsan: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez deutsu-eta hazur-maminezko inork agertu, zeruko nire Aitak baino. Eta hau dinotsut Nik: Zu Pedro zara, harkaitza, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea, eta heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua».
Orduan, Bera Mesias zala inori ez esateko agindu eutsen Jesusek ikasleei.