Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 27-10-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXEvangelio y Lecturas de 27-10-2024
IRAKURGAIA 1
Itsuak eta herrenak pozetan ekarriko ditut.
Jeremias Profetearen liburutik
Jr 31, 7-9
Honan berba egiten dau Jaunak:
«Egin oihu pozaren pozez Jakoben herriagaitik,
egin irrintzi herrien buru danagaitik.
Egin oihu, goratu Jauna, esanez:
"Salbatu dau Jaunak bere herria,
Israelen bizirik geldituak".
Begira, iparraldetik ekarriko ditut,
lurreko azken mugetatik batuko.
Jentetza izugarria bihurtuko da:
horreen artean itsuak ete herrenak,
umedunak eta umea izan barriak batean.
Negar eta otoitz artean ekarriko ditut.
Ondo ureztaturiko ibarretan zehar eroango ditut,
estropezurik egingo ez daben bide zelaiak zehar.
Aita izango naz Israelentzat,
nire lehen-seme izango da bera».

IRAKURGAIA 2
Abade zara zu betiko, Melkisedeken sailean.
Hebrearrei egindako gutunetik
Heb 5, 1-6
Abade nagusia gizonen artetik hartutakoa eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarritakoa izaten da, pekatuakaitik emoitzak eta opariak eskeintzeko.
Badaki ezjakin eta okerbideratuez errukitzen, bera ere giza makaltasunez inguratuta dagoan ezkero, bere pekatuakaitik ere opariak eskeini behar ditu, herriaren pekatuakaitik lez. Eta ezin dau inork abade nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak deiturik ez bada, Aaron lez.
Holan, Kristok ere ez eutsan Berak emon bere buruari abade nagusiaren ospea, Jainkoak baino, honan berba egin eutsan-eta:
«Nire Seme zara Zu,
gaur zaitut Nik sortu».
Beste salmo batean ere hau esaten deutso:
«Abade zara Zu betiko,
Melkisedeken antzera».

SALMOA
Sal 125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6
R/. Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde.
Jaunak Sionen zoria aldatu ebanean,
amesetan lez gengozan.
Barrez bete jakun orduan ahoa,
poz-oihuz mihina. R/.
Jentil-herrietan ere esan eben:
«Handikiro jokatu dau Jaunak hareen alde».
Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde,
eta pozarren gagoz! R/.
Aldatu, Jauna, gure zoria,
euri-jasek basamortua lez.
Malkoz erein ebenek
pozez dabe batzen. R/.
Negarrez joan ziran,
hazi-zorroa eroanez;
poz-oihuka datoz,
gari-balak ekarriz. R/.

EBANJELIOA
Maisu, ikusi dagidala barriro!
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 10, 46b-52
Aldi haretan, Jesusek bere ikasleekin eta jentetza handiagaz Jerikotik urtetean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean egoan bide-ertzean jesarrita. Jesus Nazaretarra zala jakitean, deadarka hasi zan: Daviden Seme, Jesus, erruki zakidaz! Askok gogor egiten eutsoen isilazoteko; baina harek gehiago egiten eban oihu: Daviden Seme, erruki zakidaz!
Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu eban. Deitu eutsoen, esanez: Izan bihotz! Jagi, heuri deika jabilk. Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusegana joan zan. Jesusek itaundu eutsan: Zer nahi dozu Nik zuri egitea? Itsuak erantzun: Barriro ikustea, Maisu! Jesusek esan eutsan: Zoaz, zeure sinesmenak osatu zaitu. Une berean ikusmena berreskuratu eban, eta Jesusen ondoren joian bidean.