22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 30-04-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Pascua, V
Evangelio y Lecturas de 30-04-2023

IRAKURGAIA 1

Jainkoak Jaun eta Mesias egin dau Jesus.

Apostoluen Eginak liburutik
Eg 2, 14a. 36-41

Pentekoste-egunean, Pedrok honan berba egin eutsen juduei: «Jakin begi ziur Israel herri osoak, Jainkoak Jaun eta Mesias egin dauala zuek kurutzeratu zenduen Jesus hau».
Berba honeek bihotza ikutu eutseen, eta Pedrori eta beste apostoluei esan eutseen: «Anaiok, zer egin behar dogu?»
Pedrok erantzun eutsen: «Bihozbarritu zaiteze eta bateatu guztiok Jesus Mesiasen izenean, pekatuak parkatu dakizuezan, eta Espiritu Santua hartuko dozue hutsean. Izan ere, zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu eban Jainkoak dohai hau, baita Jaunak, gure Jainkoak, deituko deutsen atzerritar guztientzat ere».
Beste berba askoren bidez ere egiten eutsen Pedrok testigantza, eta arrenka eskatzen eutsen, esanez: «Salbatu egizuez zeuen buruak gizaldi galdu honegandik».
Pedroren berbea onartu ebenak bateatu egin ziran, eta egun haretan hiruren bat mila lagun batu jakozan taldeari.

IRAKURGAIA 2

Zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 P 2, 20b-25

Senide maiteok: On egiteagaitik nekeak jasan behar badozuez, hori gauza ederra da Jainkoaren begietan. Horretarako deitu deutsue Jainkoak; izan ere, Kristok berak ere nekeak jasan zituan zuekaitik, zuentzat eredu bihurtuz, beraren urratsei jarraitu deiezuen. Harek ez eban pekaturik egin, haren ahoan ez zan maltzurkeriarik. Iraintzen ebenean, ez eban irainez erantzuten; nekeak jasatean, ez eban mehatxurik egiten; bestetara, zuzen epaitzen dauanaren eskuetan jarten eban bere burua.
Gure pekatuak bere gain hartu eta kurutzera eroan zituan, gu, pekaturako hilik, zuzentasunaren arabera bizi gaitezan; haren zauriek osatu zaituee. Ardi galduak lez zenbilzen; baina orain zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.

SALMOA

Sal 22, 1-3. 4. 5. 6

R/.Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean;
larre gurietan etzunazoten nau,
ur-bazter nasaira eroaten
eta indarrak barritzen;
bide segurutik naroa,
bere izenari ohore eginez. R/.

Ibar baltz-ilunean banabil ere,
ez naz gaitzaren bildur,
Zu nigaz zagoz-eta:
zure artzain-makileak nasaitzen nau. R/.

Mahaia atontzen deustazu
arerioen begi-bistan;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dot kopea. R/.

Zoriona eta maitasuna ditut lagun,
bizitzako egun guztietan,
eta Jaunaren etxean biziko naz
amaibako egunetan. R/.

EBANJELIOA

Neu naz ardien atea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 10, 1-10

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Bene-benetan dinotsuet: Artegian, atetik barik beste nonbaitetik sartzen dana lapurra da eta harrapatzailea. Atetik sartzen dana, barriz, artzaina da. Honi edegi egiten deutso atezainak, eta ardiek entzuten dabe haren ahotsa; ardi bakoitzari izenez deitzen deutso, eta kanpora ataraten ditu. Bere ardi guztiak atara ondoren, aurretik joaten jake eta ardiek jarraitu egiten deutsoe, ezagutzen dabe-eta haren ahotsa. Arrotzari, ostera, ez deutsoe jarraituko; bestetara, ihes egingo deutsoe, arrotzaren ahotsa ez dabe-eta ezagutzen».
Jesusek adibide hau emon eutsen, baina hareek ez eben ulertu zer esan gura eutsen. Orduan, honan azaldu eutsen Jesusek: «Bene-benetan dinotsuet: Neu naz ardien atea. Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziran eta harrapatzaileak; horregaitik, ardiek ez eutseen jaramonik egin. Neu naz atea. Ate honetatik sartzen dana onik izango da, nasai sartuko da eta urtengo, eta aurkituko dau jatekoa. Lapurra ez doa artaldera ostu, hil eta hondatzera baino; Ni, barriz, bizia izan dagien etorri naz, eta bizia ugari izan dagien».