Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 30-10-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXEvangelio y Lecturas de 30-10-2022
IRAKURGAIA 1
Guztiak erruki dozuz, dan guztia maite dozu-eta.
Jakituriaren liburutik
Jkt 11, 2212, 2
Jauna, mundu osoa zure aurrean
pixuan izpitxoa da,
lurrean egonean dagon goizeko iruntz-tanta.
Guztiak dozuz erruki, dana daikezu-eta,
eta gizakien pekatuei ezikusiarena egiten deutsezu,
bihozbarritu daitezan.
Izaki guztiak maite dozuz,
eta ez dozu Zeuk egindako ezer gitxiesten;
zerbaiti gorroto izan bazeuntso, ez zeunkean-eta egingo.
Zelan iraungo leuke zerbaitek,
Zuk gogoko izan ez bazendu?
Eta zelan jarraituko izaten,
Zuk dei eginda sortu ez balitz?
Zu bihozbera zara izaki guztiekin,
zureak dira-eta, bizidunak maite dozuzan Jaun horrenak,
eta zure espiritu hilezkorra guztiakan dago.
Horregaitik, apurka-apurka
zentzunarazoten dozuz errudunak,
euren pekatuak gogorarazoz zuzentzen dozuz,
txarretik urrundu daitezan eta Zugan, Jauna, sinestu dagien.

IRAKURGAIA 2
Jesus gure Jauna goratua izan bedi zuekan, eta zuek Haregan.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako bigarren gutunetik
2 Ts 1, 112, 2
Senideok: Gure Jainkoak bere deiaren gai egin zagiezala, eta bere ahalmenaz euren betera eroan dagizala onerako dozuen gogoa eta zuen sinesmenaren jarduerea. Holan, Jesus gure Jaunaren izena goratua izango da zuekan, eta zuek Haregan, gure Jainkoaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren ondonahiaren arabera.
Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren azkenengo etorrereari buruz eta gu Haregaz alkartuko garan uneari buruz, hau eskatzen deutsuegu: ez dagizuela arinegi burua galdu, ezta kezkatu ere, Jaunaren eguna gainean dala dinoen goi-agerpen edota adierazpen nahiz guk egina ei dan eskutitzen bat dala-eta. Ez zagiezala inork ezelan ere engainatu!

SALMOA
Sal 144, 1-2. 8-9. 10-11. 13cd-14
R/. Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dot zure izena beti ere.
Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiren beti.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena goretsiko beti. R/.
Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregaitza eta ondoguraz betea.
Ona da Jauna guztientzat,
errukiz betea bere sorkari guztientzat. R/.
Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinkatu zeure fededunek;
aitatu begie zure erregetza ospetsua,
berba egin begie zure ahalmenaz. R/.
Fidagarria da Jauna bere berba guztietan,
leiala bere egintza guztietan.
Jaunak eusten deutse jausteko zorian dagozanei,
eta lur jota dagozanak jasoten ditu. R/.

EBANJELIOA
Gizonaren Semea, galduta egoana bilatzera eta salbatzera etorri da.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 19, 1-10
Aldi haretan, Jesus Jerikon sartu eta herrian zehar joian. Bazan han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-buru zana, oso aberatsa. Jesus zein zan ikusi gurarik ebilen Zakeo, baina ezin eban jentetzeagaitik, txikia zan-eta. Lasterka aurrera joan eta pikuondo batera igon eban Jesus ikusteko, handik igaro behar eban-eta.
Jesusek, toki haretara heltzean, gora begiratu eta esan eutsan: «Zakeo, jatsi behingoan, gaur zure etxean gelditu behar dot-eta». Behingoan jatsi zan eta pozik hartu eban etxean.
Hori ikusirik, danak marmarka hasi ziran: «Pekatari baten etxera joan dok ostatuz».
Zakeok, ostera, zutunik jarrita, esan eutsan Jaunari: «Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei emoten deutsedaz eta, inori ezer ostu badeutsat, lau holako bihurtzen deutsat».
Jesusek esan eutsan: «Gaur heldu da salbamena etxe honetara, hau ere Abrahamen ondorengoa da-eta. Izan ere, Gizonaren Semea galduta egoana bilatzera eta salbatzera etorri da».