Barriak
Etiquetado como: Alkarren barri
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.
Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean
Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.
Arteako Guadalupeko Andra Maria: Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan maisulana
Arte eta debozinoaren aldetik egungoko balioa dauan artelana dago Eleiz Museoan: "Barroco novohispano" deitutakoan maisu izan zan Miguel Cabrerak 1754an margotutako Guadalupeko Andra Maria. Elexabitiako San Migel ermitatik (Artea) ekarri dabe Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan ondarearen erakusle dan artelan hau eta laster egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.
Oles ta oles, kalerik kale
Bihar -otsailak 5, eguena- Agata Donearen eguna ospatuko dogu eta, ohikoa danez, gaur, jai-bezperan, abesbatzak kalez kale ibiliko dira inguruko hainbat herritan santaren omenez koplak kantatzen. no, en honor de la santa. Arratiako abesbatzak be zintzo beteko dau bere hitzordua: Bilboko kaleak zeharkatuko ditu eta, esate baterako, Begoñako basilikan abestuko dau 11:00etako …
Alkarren Barri aldizkaria kandelario-hotsez
Alkarren barri aldizkariaren otsaileko alea, hain zuzen be 318.a, kalean da. Multimedia bertsinoa argitaratu da gaur, luze eta zabal azaldutako kontuakaz eta material esklusiboakaz. Datozan egunetan helduko da paper-euskarrian etxe eta parrokietara. "Luz nueva - Kandelerio, lerio" goiburuaren harira, ale honetan Kandelario eguneko ospakizunean agertutako alkarte otoitzaren …
Alkarren barri aldizkariaren azalean, aska hutsik agertzen da
Bizkaiko Eleizaren inguruko barriak jasoten dituan Alkarren Barri hileroko agerkaria harpidedunen etxeetrako bidean da. Gaur, abenduko alea argitaratu da euskarri digitaleak ikus-entzunezko materialagaz. Ale hau Abendualdian eta Jubileu Urtearen amaieran atara da eta azalean gogoetara garoazan irudia agertzen da: aska hutsa eta goiburu hau: "En Navidad, pon lo que falta - …
Aurkikuntza bat Alkarren Barri aldizkariaren azalean
Eleiz Museoko taldeak oraintsu Sopuertako eleiza baten hondakinen artean aurkitu dauan Jose Larrea eskultorearen irudia ikusi daiteke Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alearen azalean. Hain zuen be, alkarrizketen sailean, Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendari barriari eta bere aurretik kargu horretan izan dan Juan Manuel G. Cembellini egindakoa nabarmentzen da.
Kurtsoko lehenengo aldizkaria zure eskuetan
Urriagaz batera, Bilboko eleizbarrutiak Alkarren Bari aldizkariaren 2025-2026 kurtsoko lehenengo alea kaleratu dau. «Goazen 2025» goiburuaren harira, orrialdeak lekukotasunez, itxaropenez eta abian dan eta ahulenakaz konprometituta dagoan sinodo-seneko Eleizaren egitasmoez beteta dagoz.
Bilboko Elizbarrutiaren 75. uteurrena modu birtualean
Bilboko Eleizbarrutiak 75. urteurrena ospatzen jarraitzen dau, etorkizuna sendotu gura daben ospakizun, oroitzapen, esperientzia eta mugarrien bidez. Egitarauak aurrera darrai zemendiaren 9ra arte luzatuko da, egun horretan egingo dalako amaiera ospakizun handia Santiago Katedralean. Datorren ikasturtean zehar, eleizbarrutiko historia jasoten dauen erakusketa ibiltariak …
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.
Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik
Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez.
Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.
Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?
Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.
Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean
Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.
"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan
Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz.
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.



